
175. zk., 2009ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
4992
IRAGARKIA, 893/09 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapideak egiteko onartu dela jakinaraztekoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:
Errekurtsoaren zenbakia: 893/09.
Sekzioa: 2.
Aurkezte-eguna: 2009-07-08.
Errekurtsogilea: Haragi Enpresen Espainiako Elkartea, Txerri Ekoizleen Estatuko Elkartea, Arraultza Ekoizleen Espainiako Elkartea eta Haragi Behien Ekoizleen Estatuko Elkartea.
Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Inpugnatutako jarduera: genetikoki eraldatutako laboreak eta ohiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa aldi berean nola landu arautzen duen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren apirilaren 21eko 93/2009 Dekretua, 2009-05-08ko EHAAn argitaratua, 85. zk.
Bilbao, 2009ko uztailaren 13a.
IDAZKARI JUDIZIALA.