Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1869

IRAGARKIA, Mungiako udalerrian (Bizkaia), Oruetatxu baserriaren (25. zk.) hondakinak dauden finka pribatura sartzeko bidea eta landa-zubia eraikitzeko baimenari buruzko espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.

Espedientearen kodea: AO-B-2023-0629.

Eskatzailea: Milagros Elorduy Beitia.

Ibilgua: Trobika

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89)): X = 513.225; Y = 4.800.566.

Obren deskribapena: Mungiako udalerrian (Bizkaia), Oruetatxu baserriaren (25. zk.) hondakinak dauden finka pribatura sartzeko bide bat eta landa-zubi bat eraiki nahi dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 8. Xedapen Gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian (Urquijo zumarkalea 36, 7; 48011 Bilbao), eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia honen web orrialdean ere ikusgai egongo da.

Bilbao, 2024ko apirilaren 9a.

Zuzendari nagusia.
EE (2023ko abenduaren 11ko Ebazpena). Funtzio-esleipena: 2024-03-11.

Lan Baimen Arloko arduraduna,

MIREIA IZARRA ORMAETXEA


Azterketa dokumentala