Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1859

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren 2024ko martxoaren 20ko Ebazpena, zehapen-prozedura hastea erabakitzen duena Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina hausteagatik (apirilaren 27ko 1/2017 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori).

Aipatutako ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, egokitzat jotzen dituen alegazio eta froga guztiak aurkez ditzake interesdunak. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako espedientearen ebazpenaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza (Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 8a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala