Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1856

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 8koa, Osasuneko sailburuordearena, argitara ematen duena Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrenda, 2023ko ekitaldian talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, eta jardun-eremu horietan arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak, bai eta jokabide osasungarriak bultzatzekoak ere, gauzatzeko.

AURREKARIAK

2023ko uztailaren 26an argitaratu zen EHAAn Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Agindua, zeinak deialdia egin baitzuen 2023ko ekitaldian talde teknikoak sortu eta mantentzeko, adikzioen prebentzio komunitariorako programak garatzeko, eta jardun-eremu horietan arriskuak eta kalteak prebenitzeko eta murrizteko proiektuak, bai eta jokabide osasungarriak bultzatzekoak ere, gauzatzeko.

2023ko uztailaren 4ko Aginduaren 10.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da xedapen honen babesean emandako dirulaguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Aginduaren II. kapituluaren babesean emandako dirulaguntzak eta horien onuradunak diren toki-entitateak argitara ematea. Datu horiek I. eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Aginduaren III. kapituluaren babesean emandako dirulaguntzak, horien onuradunak diren toki-entitateak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek II. eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2023ko uztailaren 4ko Aginduaren IV. kapituluaren babesean emandako dirulaguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 8a.

Osasuneko sailburuordea,

JOSÉ LUIS QUINTAS DIEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala