Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
1855

AGINDUA, 2024ko apirilaren 11koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira agindu honetan egindako hutsak: Agindua, 2024ko otsailaren 28koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, Getxoko udalerrian, Sarrikobason, araubide orokorreko babes ofizialeko 68 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo zeharka aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2024ko otsailaren 28ko Aginduan, Getxoko udalerrian, Sarrikobason, araubide orokorreko babes ofizialeko 68 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen dionean (2024ko apirilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 64. zenbakia), zehazki, laugarren ebazpeneko c) zatian, diru-sarreren zenbaketari buruzkoan. Gauzak horrela, aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatu behar zaie.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea Getxoko udalerrian, Sarrikobason, araubide orokorreko babes ofizialeko 68 etxebizitza errentamenduan esleitzeko prozedurari hasiera ematen dion Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2024ko otsailaren 28ko Aginduaren laugarren ebazpeneko c) zatia, honela:

hau dio:

«c) 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 43.753,71 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko da aintzat.»

baina hau esan behar du:

«c) 2022. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 43.753,71 euro baino handiagoak. Mugikortasun murriztua duten desgaituek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua duten pertsonek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko. Diru-sarrera konputagarrien hartzailetzat joko dira gaitasuna judizialki aldatu ez zaien eta bizikidetza-unitatearen parte diren adin nagusiko pertsona guztiak.»

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 11.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala