Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
1854

AGINDUA, 2024ko martxoaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren irakaskuntzak murrizteko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren «Promoción y Cultura S.A.» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea batxilergoko irakaskuntzak mailaka iraungitzea da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bilboko (Bizkaia) «Arangoya» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren batxilergoko irakaskuntzak mailaka iraungitzeko baimena ematea. 2024-2025 ikasturtean batxilergoko lehenengo maila iraungiko da eta 2025-2026 ikasturtean batxilergoko bigarren maila hain zuzen. Une horretatik aurrera, datu hauekin geratuko da inskribatuta Hezkuntza Saileko ikastetxe ez unibertsitarioen erregistroan:

Kode-zenbakiak: 014620 (EAE) y 48003281 (unibertsala).

Izen orokorra: Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Arangoya».

Titularra: «Promoción y Cultura S.A.».

Helbidea: Ercilla, 18.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.

– «Garraio eta logistika», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

– «Plataforma anitzeko aplikazioen garapena», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza.

– «Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa», goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak eta erkidegoko zerbitzuak.

– «Haur hezkuntza», goi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Horrez gain, emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Era berean ikastetxe horrek martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, osasun, akustika, bizigarritasun, segurtasun eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAko LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAko BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko martxoaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala