Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
1852

AGINDUA, 2024ko apirilaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, argitara ematen duena 2024ko ekitaldirako zenbat diru jarriko den Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntzen deialdirako; 2023-2027ko aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan onartu da deialdia.

(EB) 2021/2115 Erregelamenduaren 2. artikuluaren arabera ((EB) 2021/2115 erregelamendua, estatu kideek NPEren esparruan egin behar dituzten plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena), partaidetzazko tokiko garapena LGENFk finantzatutako laguntzari aplikatuko zaio. Horrenbestez, funtsezkoa da tokiko ekintza-taldeak, tokiko erkidegoen interesak ordezkatzen baitituzte, partaidetzazko tokiko garapenerako estrategiak diseinatzeaz eta betearazteaz arduratzea.

Lurralde-estrategiak, hala ere, dagokien agintari edo organismoen erantzukizunpean garatu eta babestu behar dira eta haiek hautatu behar dituzte. Beraz, kudeaketa-agintaritzak estrategia horiek hautatzeko irizpideak zehaztuko ditu, hautaketa egiten duen batzordea sortuko du eta batzordeak hautatutako estrategiak onartuko ditu (EB) 2021/1060 Erregelamenduaren 32.2 artikuluarekin bat etorriz.

Hala, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez, partaidetzazko tokiko garapenerako estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatu behar zituzten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko oinarri arautzaileak onartu ziren, 2023-2027ko aldirako Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (2023ko maiatzaren 22ko EHAA, 95. zenbakia).

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak, 2023ko abuztuaren 2an eman zuen ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ekintzako talde izendatu zuen Mendinet, Landa Garapena Sustatzeko Elkartea, eta partaidetzazko landa-garapenerako haren estrategia onartu zuen (2023ko abuztuaren 25eko EHAA, 162. zenbakia). Era berean, hitzarmena sinatu zen Mendinet tokiko ekintza-taldearekin, estrategia hori aurrera eramateko asmoz.

2024., 2025. eta 2026. urteetarako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren ardatz estrategikoan, laguntza hauen deialdia egitea aurreikusita dago; plan hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 28ko Aginduaren bidez onartu zen, zeinaz Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu baitzen. Gainera, abenduaren 22ko 21/2023 Legeak (Euskal Autonomia Erkidegoko 2024. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena) aukera ematen du urte honetarako laguntzen deialdia egiteko. Plan hori sailaren beraren webgune ofizialean argitaratuta dago.

2024an, tokiko ekintza-taldeak Leader deialdia kudeatzeko zer zenbateko ekonomiko erabil dezakeen jakinarazi eta argitaratuko da, agindu baten bidez, harik eta 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoa Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen esparru-dekretua argitaratzen den arte (une honetan, izapidetzen ari da).

Ondoren, esparru-dekretua izango da euskarri juridikoa, eta hark, besteak beste, EAEn egiten diren esku-hartzeetarako laguntza-deialdien edukiak jasoko ditu. Horiek, dekretuan jasotako berezitasunez gain, 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren edukia aintzat hartu beharko dute deitutako esku-hartze bakoitzerako, eta finantzaketa-araubidea eta funtsen jatorria adierazi beharko dituzte.

Horren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea zein den Mendinet Landa Garapena Sustatzeko Elkarteak kudeatuko dituen Leader deialdiko laguntzei 2024ko ekitaldian erantzuteko gehieneko zuzkidura globala. Elkarte hori tokiko ekintza-talde izendatu zuen Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariak, 2023ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez, zeinaz Mendinet Landa Garapena Sustatzeko Elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko ekintzako talde izendatu eta partaidetzazko landa-garapenerako haren estrategia onartu baitzen.

Deialdi hau finantzatzeko aurrekontu-zuzkidura 7111 aurrekontu-programaren barruan dago («Nekazaritza, eta Landaren eta Itsasertzaren Garapena»), eta 5.795.435,00 eurokoa da, honela banatua:

– 3.601.935,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024rako Aurrekontu Orokorren kargura. Zenbateko horretatik, 3.053.555,00 euro Batzordeak Espainiako 2023-2027ko Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoan onartutako finantzaketa gehigarri gisa izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

Eta 548.380,00 euro, LGENFren zenbatekoa gainerako % 20an funts propioetatik osatzeko eta elkarrekin finantzatzeko.

– 2.193.500,00 euro, LGENFk % 80an kofinantzatuak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 9a.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala