Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1850

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 8koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» 2023 programarako onartutako eta baztertutako proiektuen zerrenda.

2023ko martxoaren 27an, Lehendakaritzako idazkari nagusiaren 2023ko martxoaren 16ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetzako erakundeei deialdia egin zitzaien, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako proiektuak aurkez zitzaten 2023an.

Ebazpen horren 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Balorazio Batzordeak egindako proposamena aztertu ondoren, Gazteriako zuzendariak ebazpena eman zuen, hautatutako proiektuen eta profilen zerrenda eta hautatu ez zirenena jasotzeko.

Ebazpen horren 8.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onartutako eta baztertutako proiektuen zerrenda, hargatik eragotzi gabe erakunde interesdunei berariaz eta banan-banan jakinaraztea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartu ez diren proiektuen zerrenda argitaratzea (I. eranskina).

Bigarrena.– Onartutako proiektuen zerrenda argitaratzea (II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 8a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala