Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
1848

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 9koa, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduak deitutako prozesuan jardungo duten Epaimahaien osaketa (Agindu honen bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin da).

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egin zen. Agindu horren 8. oinarrian zehaztutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitaratzea ebazpen honen eranskinean Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduran jardun behar duten Epaimahaien osaketa, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.

Bigarrena.– Epaimahaietako kideren bat ordezkatu behar izanez gero, horren ordez eranskinean azaltzen den hurrenkera bereko ordezkoa izendatuko da, eta hori ezinezkoa bada, hurrengo ordezkoa, agertzen diren hurrenkerari jarraituz.

Hirugarrena.– Agindu honen eranskinean azaltzen diren epaimahaietako kideek ez dute prozeduran parte hartuko, eta Langileak Kudeatzeko zuzendariari horrela jakinaraziko diote frogagiriekin, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren Legeak, 23. artikuluan aurreikusten duen gorabeheraren batean sartuta badaude, edo deialdi hau argitaratu aurreko bost urteetan kategoria berean sartzeko hautaprobetarako izangaiak prestatzen lanik egin izan badute.

Hamar egun naturaleko epea izango da abstenitzea eskatzeko, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Halaber, izangaiek epaimahaietako kideak errefusa ditzakete, baldin eta urriaren 1eko 40/2015 Legeak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak, 24. artikuluan aurrez ikusitako baldintzak ematen badira.

Laugarrena.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen horren aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 9a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

BLANCA MARIA GUERRERO OCEJO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala