Sede electrónica

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2024ko apirilaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1844

EBAZPENA, 2024ko apirilaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Enrique Gómez Bengoa jaunak gainditu egin duela 2023ko azoaren 13ko Ebazpenak (2023ko azaroaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kimika Organikoa» jakintza arloan irakasle osoaren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Enrique Gómez Bengoa jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle osoa gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***7615**. Kodea: PLC8L1 – D00040-1. Jakintza arloa: Kimika Organikoa. Saila: Kimika Organikoa I. Ikastegia: Kimika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (eusk/ing/gazt). Arduraldia: osoa. Eman beharreko gaiak: «Kimika Organikoa I» «Esperimentazioa Kimika Organikoan».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko apirilaren 9a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala