Partaidetzazko aurrekontuen prozesu baten konfigurazioa

Erakundea:
Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Organoa:
Gobernu Irekiaren Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Partaidetzako aurrekontuak

Berritzailea da, honako arrazoiengatik

Partaidetzazko aurrekontuak lehen aldiz aktibatu eta/edo eredua egokitu nahi duten erakunde publikoentzako gako eta ondorio interesgarriak eskaintzen ditu, gure inguruko esperientzia erreferente desberdinen azterketan eta gogoetan oinarrituta.

Atxikitzen zaion plana

Aurrekontu parte hartzaileen prozesuak diseinatzeko proiektu pilotu bat da. Aurrekontu parte hartzaileen eredu edo egiteko moduak eta konfiguratzeko gakoak identifikatu nahi ditu, eta baita gomendio batzuk egin ere, horiek diseinatzeko, egikaritzeko, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko.

Proiektu pilotua Euskadiko tokiko esperientzien analisian oinarritzen da, bai eta administrazio publiko desberdinen arteko hausnarketa-lan bateratuan ere, zeina gizarte eragileekin eta herritarrekin kontrastatu baita.

Aurrekontu parte hartzaileei buruzko proiektu pilotua 2018-2020 aldirako Euskadiko Gobernu Irekirako Ekintza Planaren 3. konpromisoaren  esparruan zabaldu da. Konpromiso horren lidergoa Eusko Jaurlaritzari, Innobasqueri eta Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokie. 

Abiapuntua honako hau da: beharrezkoa da Euskadiko Udalerrietan eta bestelako erakunde esparru batzuetan Aurrekontu Parte hartzaileen arloko jardunbide egokiak eta gomendioak zabaltzea eta gizartekotzea.

Eremua

Lan horren helburua aurrekontu parte hartzaileen hainbat eredu aztertzea izan da, horien fase nagusiak eta inplikazio-maila desberdinak identifikatuz. Analisi hori egin ondoren, aurrekontu parte hartzaileen eredua lehen aldiz aktibatu nahi duten eta/edo aurretik duten eredua egokitu nahi duten erakundeentzat interesgarriak diren ondorio eta gogoeta komunak atera dira.

Proiektu hori aurrera eramateko, lanerako honako fase hauek garatu dira:

  1. Aztertu beharreko esperientzietako teknikariekin eta politikariekin testuinguruari buruzko bilerak egitea.
  2. Esperientzien ezaugarriak zehaztea, udalek beraiek betetako galdetegi baten bidez.
  3. Elkarrizketa pertsonalak egitea, galdetegietan jasotakoan sakontzeko.
  4. Horrelako prozesuei ekiteko gako eta gomendio nagusiak aztertzea eta horiei buruzko aurretiazko txostena egitea. 
  5. Herritarrekin eta gizarte eragileekin kontrastatzea. Prozesu horiei buruz identifikatutako alderdi gako batzuk baliozkotzeko tailerrak.
  6. Aurretiazko txostenean identifikatutako gakoetan gai nagusiak txertatzea. Proiektuaren amaierako txostena egitea.

Azkenik, sortutako edukia herritarrekin eta gizarte eragileekin kontrastatu da, eta horiek toki erakundeetako teknikariekin eta politikariekin egindako hasierako fasea aberastu dute.

Parte-hartzaileak eta eragileak

Emaitza nagusi gisa, Aurrekontu Parte hartzaileen prozesu bat prestatzeko Gako batzuk lortu dira. Gako horietan Aurrekontu Parte hartzaileen Eredu bat definitzeko hartu beharreko elementuak edo erabakiak jasotzen dira; izan ere, eredu horiek eratzeko oinarria alderdi estrategikoen (herritarrek prozesuan zehar izango duten rola, denbora-irismena, bozkatu beharreko proiektuen kopurua, bideragarritasun irizpideak, bozketarako metodologia, aurrekontua) eta alderdi operatibo eta logistikoen konbinazioa da.  Gainera, Gako horietan prozesua prestatzeko orduan funtsezko erabaki-eremu bakoitzean kontuan hartu beharreko zenbait gai ere deskribatzen dira. 

Eduki hori guztia transferentziaren emaitza ireki batera eraman da, aurrekontu parte-hartzaileen prozesu bat lehen aldiz aktibatzeko eta/edo bere eredua egokitzeko interesa duen orok kontsultatu eta erabili ahal izan dezan.

Horrez gain, proiektu pilotuan, Aurrekontu Parte hartzaileen eremuko erronka orokor batzuk ere identifikatu dira; garapen handiagoa behar duten edo denboraren poderioz eta bidean lortzen diren ikaskuntzekin lortuko diren gai batzuk. Horretan oinarrituz, Dekalogo bat sortu da, etorkizunari begira hausnartzea eta lanean jarraitzea eskatzen duten gaiei buruzkoa.

Aldizkako ebaluazioak

Ebaluazio data:
Ebaluazioaren laburpena:

Parte-hartzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Amurrioko Udala, Donostiako Udala, Mungiako Udala, Oñatiko Udala, Santurtziko Udala, S&F Consultants

Lurraldea: Euskadi, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa

Denboraldia: 2019-2020

Informazio gehiago:  OGP Local Euskadi

Transferentzia-produktuak: Zure Kasa entsalada, Partaidetzazko aurrekontuak

Kategoria: Gobernantza

Fasea: Diseinua eta plangintza