Kontrataziorako dirulaguntzak. Beterri Buruntza 2020

Deskribapena


Xedea

Beterri-Buruntza eskualdeko enpresek langabezian diren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak merkatu arruntean kontratatzea erraztea. 

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/01/19 – 2021/04/15

ZENBATEKOA: 168.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Onuradunak:

  • Kontratazioa baino lehen Beterri-Buruntza eskualdeko udalerritakoren batean erroldatuta egotea eta errolda eguneratuta izatea.
  • Kontratazioaren unean langabezian egotea eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emanda.

Enpresa onuradunak

  • Beren egoitza soziala eta/edo langunea Beterri-Buruntza eskualdean izatea.

ARAUDIA:

Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren eta dagokion gastuaren barruan kontrataziorako dirulaguntzen 2020ko deialdia.