Enplegua sustatzeko laguntzak. Sondika 2021

Deskribapena


Xedea

Sondikako udalerrian erroldatuta dauden eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emana duten langabeen kontratazioa sustatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/18 – 2021/09/30

ZENBATEKOA: 20.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke enpresa, profesional edo erakundeak, haien forma juridikoa edozein dela ere, baldin eta bertan ezarritako baldintzetan egiten badituzte lan kontratuak.

ARAUDIA:

Sondikako udalerrian pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak emateko oinarriak eta deialdia oneste (2020ko abenduaren 16an izandako ohiko batzarreko akordioa).