Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak berraktibatzeko COVID-19ak eragindako kalteei aurre egiteko laguntzak. Zumarraga 2020

Deskribapena


Xedea

Jatetxe- eta ostalaritza-jardueren eremuan diru-laguntzak ematea arautzea, jarduera horiek suspertzeko eta bultzatzeko, kontuan hartuta zer egoera eragin duen urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak (azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak ixtea ekarri baitu, eta udalerriz kanpoko mugikortasuna mugatu baitzuen.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/09 – 2020/12/22

ZENBATEKOA: 51.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Norberaren konturako langile fisikoak edo autonomoak edo ostalaritzaren eta jatetxeen sektoreko pertsona juridikoak

ARAUDIA:

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduak berraktibatzeko COVID-19ak eragindako kalteei aurre egiteko laguntzen oinarri espezifikoak.