Ostalaritza sektorean COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta ekipamenduetarako dirulaguntzal. Oñati 2020

Deskribapena


Xedea

Oñatiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea da, tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek Covid-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaieten.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/09 – 2020/12/23

ZENBATEKOA: 25.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izango dituzte Oñatiko ostalaritza sektoreetako pertsona fisiko eta juridikoek, 10 langile baino gutxiago badituzte eta enpresaren jarduera Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren (JEZ) lehenengo ataleko 67. Multzoan alta emanda badago.

ARAUDIA:

Ostalaritza sektorean COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta ekipamenduetarako dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.