Nekazaritzako ustiategietan ordezkapen-zerbitzuak ezartzeko laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oporraldietan, gaixoaldietan, istripuen kasuan edo amatasunean eta aitatasunean ordezkapen-zerbitzuak ezartzeko emango dira laguntzak, horrela nekazarien lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/01/01 - -2020/11/01

ZENBATEKOA: 71.500,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Nagusiki nekazari diharduten pertsonak, beren ustiategiaren titularrak direnak.
  • Lehen aldiz instalatzeko prozesuan dauden nekazari gazteak.
  • Sozietate bidezko ustiategiak.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 41/2020 FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza sektorean aseguruak kontratatzeko, ordezkapen-zerbitzuak ezartzeko eta laguntza tekniko profesionala emateko dirulaguntzak ezartzen dira eta2020ko ekitaldirako deialdia egiten da.