Nekazaritzako ustiategietan laguntza tekniko profesionala emateko laguntzak. Bizkaia 2020

Bizkaiko Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Bizkaiko nekazaritza eta abeltzaintzaren etekin ekonomikoa eta ingurumenaren arlokoa hobetzeko helburuarekin, 2020. urtean emandako laguntza teknikoko zerbitzuetarako dirulaguntza jaso ahal izango dute baldintza hauek (gutxienez) betetzen dituzten nekazariek:

  • Ustiategiari jarraipen-bisitaldiak egitea.
  • Ustiategiaren errendimendua eta bideragarritasuna hobetzeko azterketa egitea.
  • Nekazaritzako eta ingurumeneko baldintza onak transmititzea, eta ustiategia hobetzeko har litezkeen neurri zuzentzaileen berri ematea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/10 - -2020/09/08

ZENBATEKOA: 89.500,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza hauen onuradun izango dira Eusko Jaurlaritzaren 272/2006 Dekretuaren arabera horretarako egiaztaturik dauden erakundeak laguntza teknikoa eman badute.

ARAUDIA:

Bizkaiko Foru Aldundiaren 41/2020 FORU DEKRETUA, maiatzaren 26koa. Honen bidez, Bizkaiko Lurralde Historikoko nekazaritza sektorean aseguruak kontratatzeko, ordezkapen-zerbitzuak ezartzeko eta laguntza tekniko profesionala emateko dirulaguntzak ezartzen dira eta2020ko ekitaldirako deialdia egiten da.