Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurrientzako ezohiko dirulaguntzak. Deba 2020

Deskribapena


Xedea

Debako merkataritza eta ostalaritza sektoreko enpresa txiki eta ertainei laguntza ekonomikoa ematea, Covid-19ren prebentzioa eta euspena bultzatzeko hartutako neurriak finantzatzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/08 – 2020/12/22

ZENBATEKOA: 29.834,62 euroak

ONURADUNAK:

Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradun izan ahalko dira Debako udalerrian jarduera ekonomikoa gauzatzen duten txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetako autonomoak eta ETEak.

ARAUDIA:

Merkataritza eta ostalaritzako establezimenduek COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurrientzako ezohiko dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.