Merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduentzako laguntzak, telekomunikazio-gastuak ordaintzeko. Ermua 2020

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen helburua da udaleko zuntz optikoko sarea erabiltzen duten operadoreek ematen dizkieten telekomunikazioen gastuak ordaintzeko merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduetara Ermuko udalak bideratuko dituen laguntzak arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/05/29 – 2020/09/07

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Honako baldintza hauek betetzen dituzten merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduak:

  • Establezimenduak Ermuan izatea.
  • Jarduera eten behar izana alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz.
  • Jarduera araudiak etendakoen artean ez balego, alarma-egoeraren deklarazioak irauten duen hilabeteen fakturazioa gutxienez %75 murriztu izana, 2020ko martxoa
  • baino lehenagoko seihileko naturalaren hileko bate bestekoarekin alderatuta.
  • Telekomunikazio-zerbitzuak kontratatuta izatea, gutxienez zuntz optiko (FTTH) bidezko Interneterako sarbidea, udal-zuntz optikoaren sarea erabiliz zerbitzua eskaintzen duten operadoreetako baten bidez.

ARAUDIA:

Ohiz kanpoko laguntzak merkataritza- eta ostalaritza-establezimenduentzat, baldin eta haien jarduerak etenda geratu badira edo murriztu egin badira COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzearen ondorioz, udal-zuntz optikoaren sarea erabiltzen duten operadoreek ematen dizkieten telekomunikazioen ondoriozko gastuak ordaintzeko (Alkatetzaren 1468/2020 Dekretua, 2020ko maiatzaren 20koa).