Kontrataziorako laguntzak. Azpeitia 2020

Deskribapena


Xedea

Azpeitiako enpresek langabezian diren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emanda dauden pertsonak merkatu arruntean kontratatzea erraztea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 

2020/12/31 – 2021/01/07

ZENBATEKOA: 36.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Enpresak edo entitateak ez izatea administrazio, entitate edo organismo publikoen mendeko edo ez egotea hein handi batean haiei lotuta.
  • Enpresa edo entitate eskatzaileek beren egoitza soziala eta/edo langunea, Azpeitiko udalerrian izatea.

ARAUDIA:

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren toki ekintzei laguntzeko dirulaguntzaren baitan, kontrataziorako laguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.