Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzak. Gipuzkoa 2020

Gipuzkoako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Oinarrien xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko dirulaguntzak ezartzea, Europako Legebiltzarraren eta Batzordearen 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Fun tse tik (LGENF) emango diren landa garapenerako laguntzei buruzkoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2015-2020 Landa Garapenerako Programaren eremuan.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/12 – 2020/08/11

ZENBATEKOA: 3.682.786,00 euroak

ONURADUNAK:

Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategi baten titular diren pertsona fisiko nahiz juridikoek, betiere betetzen badituzte Gipuzkoako dirulaguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan onuradun izaera lortzeko ezartzen dituen baldintzak, nahiz oinarri arautzaile hauetan dagokion laguntza lerrorako ezartzen dituen baldintza bereziak. Gainera, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan inskribatuta egon behar dute.

ARAUDIA:

Gipuzkoako Lurralde Historikoko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko diru laguntzen oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia.