Eusko Jaurlaritzaren 38/2020 Dekretuak ostalaritzan eta jatetxeetan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko laguntzak. Laukiz 2020

Deskribapena


Xedea

Laguntza hauen helburua da Laukizen txikizkako merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan eta norberaren konturako langileengan sortutako eragina eta galera ekonomikoak arintzea, baldin eta jarduera utzi behar izan badute edo fakturazioa murriztu egin bazaie, COVID-19 kudeatzeko 463/2020 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz ezarritako alarma-egoeraren ondorioz, haren ezarpenak eragin dezakeen balizko egoera kaltegarriaren konpentsaziorik aurreikusi gabe argitaratu baita.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/08 – 2020/12/15

ZENBATEKOA: 19.300,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Laukizen, txikizkako edo ostalaritzako saltoki baten titularra den edozein pertsona, bere forma juridikoa edozein dela.
  • Merkataritza eta ostalaritza ez diren bestelako sektoreetako banakako langile autonomoak, helbide fiskala udalerrian dutenak.

ARAUDIA:

2020 urtean zehar Eusko Jaurlaritzaren 38/2020 Dekretuak Laukizko ostalaritzan eta jatetxeetan izan duen eragin ekonomikoari aurre egiteko ohiz kanpoko premiazko laguntzen oinarriak diru-laguntzen deialdiaren laburpena.