COVID-19aren bilakaerak eragindako galerak arintzeko ostalarientzako ezohiko dirulaguntzak. Villabona 2020

Deskribapena


Xedea

Covid-19 coronavirusaren bilakaerak eragindako egoera ekonomikoa arintzea da eta, ahal den neurrian, ostalariei diru-sarreren galera arintzea da.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/03 – 2020/12/11

ZENBATEKOA: 30.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Laguntza honen onuradun izan ahalko dira 2020ko azaroaren 6an Villabonan ostalaritza lokala irekita eta martxan duten pertsona fisiko eta juridikoak.

ARAUDIA:

COVID-19aren bilakaerak eragindako galerak arintzeko ostalarientzako ezohiko dirulaguntzen II. deialdia.