COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko ostalaritza establezimenduentzat dirulaguntzak. Astigarraga 2020

Deskribapena


Xedea

Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuaren ondorioz beren jarduera geldiarazi behar izan duten Astigarragako ostalaritza establezimenduei sortutako kalte ekonomikoak arintzeko eta gastu arrunten zati bat ordaintzeko, dirulaguntzen deialdia arautzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/12/03 – 2021/01/04

ZENBATEKOA: 50.000,00 euroak

ONURADUNAK:

Astigarragan kokaturiko ostalaritza establezimenduak, pertsona juridiko zein fisikoak, 2020ko azaroaren 6ko datarekin gutxienez, Astigarrgako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren (EJZ) altan daudenak eta jarduera legeztatuta dutenak, Ingurumenari buruzko 3/1998 Lege Orokorraren arabera.

ARAUDIA:

COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko ostalaritza establezimenduentzat dirulaguntzen oinarriak eta 2020ko deialdia.