COVID-19-ak sortutako alarma-egoeraren ondorioz Amorotoko autonomo eta mikroenpresentzat dirulaguntzak. Amoroto 2020
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Dirulaguntza deialdi honen helburua, COVID-19ak sortutako alarma-egoeraren ondorioz Amorotoko autonomo edo mikroenpresek jasandako galera ekonomikoak arintzera laguntzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/06/23 – 2020/07/15
ZENBATEKOA: 10.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Laguntzak jaso ahal izango dituzte alarma-egoera indarrean jarri zen egunean baldintza guzti hauek betetzen zituzten pertsona autonomoek eta mikroenpresek:
- Jarduera Amoroton egitea eta garatzea.. Egoitza fiskala Amoroton izan behar da eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan Amorotoko erroldan altan agertu.
- Osasun-alarma egoeraren ondorioz bere jarduera derrigorrez eten bada 2020ko martxoaren 15etik maiatzaren 10era. Edo jardueraren etenaldiak eragin ez arren, epe horretan jarduera murriztu bada, diru-sarreretan (fakturazioan) %50a edo gehiagoko jaitsiera izatea, aurreko urteko batez bestekoarekin alderatuz.
- Jardueran alta-data 2020ko martxoa baino lehenagokoa izatea eta baja eman gabe jarraitzea. Jarduera mantendu beharko da dirulaguntzen epealdia amaitu eta gutxienez beste hiru hilabetetan.
ARAUDIA: