Araban digitalizazioa sustatzeko laguntzak (Covid-19-Álava digitaliza). 2020

Arabako Foru Aldundia

Deskribapena


Xedea

Arabako enpresen digitalizazioa sustatzea, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak emanez lehia askearen bidez digitalizazio horretan laguntzen duten jarduerak egiten dituztenei, eta, horrela, Arabako ekoizpen sarearen lehiakortasuna hobetzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2020/09/03 – 2020/11/30

ZENBATEKOA: 400.000,00 euroak

ONURADUNAK:

  • Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten ETEak, beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez jarduera zentro bat Arabako Lurralde Historikoan daukatenak. Enpresa sortu edo jarduera hasi zenetik eskaera egiten den egunera arte gutxienez urtebete igaro behar da. Lehenago beste izen edo forma juridiko baten pean jarduera bera egiten bazuten haien hasierako eraketa hartuko da kontuan haien antzinatasunazenbatzeko.
  • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak, baldin eta gutxienez urtebete igaro bada laguntzaren xede den jarduerari dagokion JEZean alta eman zutenetik laguntza eskaera aurkezten duten egunera arte.

ARAUDIA:

Foru Gobernu Kontseiluaren 373/2020 Erabakia, abuztuaren 4koa. Araban digitalizazioa sustatzeko laguntzen deialdia onartzea, lehia askeko erregimenean (Covid-19-Álava digitaliza) 2020ko ekitaldirako