Hasi dira euskara-mailak egiaztatzeko HABEren azterketak

Argitalpen-data: 

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aldi berean egiten ari dira HABEren deialdi irekiko eta euskaltegiko ikasleen deialdiko azterketak.

HABEk antolatutako hizkuntza-gaitasuna egiaztatzeko 2024ko deialdi irekiko eta euskaltegietako ikasleen deialdiko lehenengo azterketaldiko probak atzo hasi ziren Gasteizen, Barakaldoko BECen eta Irungo FICOBAn, eta bihar bukatuko dira azterketa idatziak.

Guztira, 16 milak baino pertsona gehiagok egingo dituzte azterketak hiru egunetan, iaz baino gehiago, eta ekainaren 7an jakingo dituzte emaitza denek.

Azpimarragarriak dira HABEk ezarritako berrikuntzak oraingo deialdietan: irakurgailu optikoaren erabilera maila guztietan, ereduaren aldaketa C2 mailan bitartekaritza integratzeko, besteak beste.

Azterketa batek sortzen duen urduritasunak eragindako gorabehera txikiak alde batera utzita, ohikoak direnak azterketa guztietan: karneta ekartzea ahaztea, azken minutuan iristea aztertokira larrituta (beti aholkatzen da garraio publikoa erabiltzea), esan daiteke azterketaldia bide onetik hasi dela.

Zorte on azterketari guztiei!