Bueltan dago Empleo Gune, Vitoria-Gasteizko enplegu foroa

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Lanbidek maiatzaren 9an parte hartuko du Enplegu Gunean, Vitoria-Gasteizko enplegu foroa. Foro horrek 14. edizioa izango du 2024an, eta herritar guztiei irekita dago. Ekitaldiaren helburua Euskal Herriko Unibertsitateko eta heziketa-zikloetako ikasleen eta pertsona tituludunen enplegagarritasuna sustatzea da. Horretarako, gazte horien eta gure inguruko enpresetako giza baliabideetako profesionalen arteko harremana erraztuko da. Gainera, hitzordura gizarteratzearen eta laneratzearen arloan lan egiten duten profesionalak eta Arabako Lurralde Historikoan enplegua sortzen duten erakunde publikoak ere deitu dira.

Lanbidek, bestalde, stand bat izango du, eta bertan, alde batetik, lan-orientatzaileak egongo dira, eta bestetik, EURES sareko teknikariak, Europar Batasuneko langileen enplegurako eta zirkulazio askerako lankidetza-sarea.

Gainera, goizean zehar hainbat orientazio-tailer egingo dira, lana bilatzeko eskura dauden baliabide guztiak biltzeko. Bestalde, enplegu-kudeaketan adimen artifizialaren erabilerari buruzko informazio-saio bat eta Arabako enplegu-aukerei buruzko mahai-inguru bat ere izango dira.

Ordua eta lekua

  • 2024ko maiatzak 9, 09:30etatik 14:00ak arte
  • Europa Jauregia, Gasteiz hiribidea, 85
    01009 - Vitoria-Gasteiz