Zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Mungia, Gamiz-Fika eta Larrabetzuko (Bizkaia) udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Markosene-Larrabetzu, cto. 9» izenekoa, Markosene TA-ren eta 9148 euskarriaren artean eta haren adarrak

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 12. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluan (2013-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, hurrengo hau argitaratzen da: EBAZPENA, 2019ko urriaren 1ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez instalazioa baimentzen, proiektua onartzen eta onura publikokoa dela deklaratzen baita honako linea honetarako zuhaitzik gabeko zerrenda handitzeko proiektua: Mungia, Gamiz-Fika eta Larrabetzuko (Bizkaia) udal-mugarteetan, 13,2 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, «Markosene-Larrabetzu, cto. 9» izenekoa, Markosene TA-ren eta 9148 euskarriaren artean eta haren adarrak.

Azken aldaketako data: