Osasun Saila

Maskararen erabilera derrigorrezkoa

AGINDUA, 2020ko uztailaren 28koan (leiho berri batean irekitzen da) ezarritako neurriak:

Maskara beti - Siempre mascarilla

  • Pertsonen arteko tartea edozein dela ere, nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai erabilera publikoko gune itxietan edo jendearentzat irekita dauden lekuetan, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu daitekeenean. Salbuespen izango dira agindu honetan aurreikusitako kasuak, bai eta COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko prebentzio, geldiarazte eta koordinazioko premiazko neurrien ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluan aurreikusitako kasuak ere.
  • Lantokietan ez da maskara nahitaez erabili beharko langileak beren lanpostuetan eserita daudenean, eta haien artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia egon beharko da. Baina maskara nahitaezkoa izango da baldin eta langileak beren lanpostuetan eserita ez badaude eta espazio komunak partekatzen badituzte, korridoreetatik badabiltza, bileretara badoaz edo antzeko edozein egoeratan badaude, non elkarrengatik hurbil egon bailitezke elkarrekin bizi ez diren langileak. Ez da halakorik eskatuko lan-osasuneko zerbitzuek lanaren tipologia edo baldintza bereziek direla-eta gomendatzen badute maskara ez erabiltzea.
  • Desgaitasuna, mendekotasuna, gaixotasuna edo arnasa hartzeko zailtasuna dela-eta aipatutako 21/2020 Errege Lege Dekretuan oinarrituta maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, gorabehera hori dokumentatu ahal izango dute, behar den moduan, desgaitasun- edo mendetasun-maila egiaztatzen duen dokumentu baten bidez, edo mediku-ziurtagiri baten bidez, zeinaren ordez aurkeztu ahal izango baita eraginpeko pertsonaren edo haren tutorearen erantzukizunpeko adierazpen bat. Hori ez da eragozpen izango erantzukizunak eskatzeko, adierazpenaren zehaztasunik ezagatik.
  • Bizikideak ez diren pertsonen kasuan, espazio pribatu irekietan zein itxietan egindako bileretan edo sortutako taldeetan maskara erabiltzea gomendagarria izango da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsita ere. 148. zk. 2020ko uztailaren 29a, asteazkena EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2020/3041 (18/6)
  • Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, tabernak eta txokoak barne, maskara erabiltzeko betebehar hori jateko edo edateko unean bakarrik kentzen da. Bestela, erabili egin beharko da.
  • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea erabilera komuneko espazio pribatuetan, hala nola eskaileretan, urbanizazioetako lorategi pribatuetan, solariumetan, zabaltzetan edo antzeko lekuetan.
  • Hondartzetan eta igerilekuetan, bainua hartzen ari garen bitartean edo eremu zehatz batean bagaude, ez da beharrezkoa izango maskara erabiltzea, betiere erabiltzaileen arteko segurtasun-tartea errespetatu badaiteke. Hondartzetan eta igerilekuetan joan-etorriak egiteko eta paseatzeko, maskara erabili beharko da. Pertsona-taldeek gehienez ere hamar lagunekoak izan beharko dute, eta pertsonen arteko tartea errespetatu beharko dute beti.
  • Derrigor maskara behar bezala erabili behar da, sudur-trenkadaren zati batetik kokotseraino (barne) estaliz.
  • Erabili beharreko maskara motak ez du arnasa egiteko balbularik izan beharko, salbu eta maskara mota hori gomendatuta dagoen erabilera profesionaletan.

Ohiko galderak

Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuetan, txokoetan eta elkarte gastronomikoetan, mantendu egin behar al da 1,5 m-ko distantzia bezero-talde bateko pertsonen artean?

  • Ziurtatu beharko da bezeroen arteko segurtasun-tarte egokia mantentzen dela, bai establezimenduaren barruko barran eta mahaietan, bai establezimenduaren kanpoaldean, eta bezero edo bertaratu guztiek eserita egon beharko dute.

Nola erabili behar da maskara edari bat edo janari bat hartzerakoan? 

  • Bezeroak tabernara edo jatetxera sartu behar du maskara une oro jarrita duela, kontsumitzeko unean izan ezik; beraz, maskara jantzita eduki beharko du eserita dagoenean, janaria eta/edo edaria eskatzen duenean, eta edaria zerbitzatu arte, orduan kendu ahal izango baitu janaria edo edaria hartzeko. Komunera joateko jaikitzen bada, tabakoa erosten badu eta abar, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, baita ordaindu eta lokaletik ateratzen denean ere. Halaber, maskara jantzi beharko du zerbitzariarekin hitz egin behar duenean, nahiz eta kontsumitzen ari den.

Bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan maskara erabiltzea 

  • Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan, bai erabilera publikoko espazio itxietan edo jendearentzat irekita dauden tokietan. 
  • Betebehar hori ez zaie eskatuko 6 urtetik beherakoei, ez eta maskara erabiltzeagatik larritu daitekeen gaixotasun edo arnas zailtasunen bat duten pertsonei ere, edo desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik maskara kentzeko autonomiarik ez dutenei, ez eta maskara erabiltzea bideraezina egiten duten jokabide-aldaketak dituztenei ere, 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki.

Espazio pribatuetako bilera edo ospakizunetan maskarak erabiltzea.

  • Nahitaezkoa da maskara erabiltzea erabilera komuneko espazio pribatuetan, hala nola eskaileretan, igogailuetan, urbanizazioetako lorategi pribatuetan, orubeetan, teilatu-hegaletan edo antzeko lekuetan.
  • Espazio pribatuetan, irekietan zein itxietan, bizi ez diren pertsonak bildu edo elkartzen direnean, gomendagarria izango da maskara erabiltzea, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea mantendu.

Piknikak, barbakoak, aire zabaleko espazioetan egiten diren otorduak.

  • Piknikak edo barbakoak egiteko behar bezala egokitutako espazio irekietan, edariak eta janaria kontsumitu ahal izango dira, betiere taldeak 10 pertsona baino gehiagokoak ez badira eta pertsona guztiek uneoro maskara jarrita badute, janaria edo edaria hartzen denean izan ezik.

Bilerak espazio itxietan: jabeen erkidegoak, akziodunen bilkurak, batzarrak, bilera profesionalak

  • Kautela- eta babes-betebeharrez gain, honelakoetan nahitaezkoa da maskara erabiltzea, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere.
  • Bilerak, bilkurak edo batzarrak egiteko erabiltzen diren lokal eta espazioei dagokienez, gela edo espazio bakoitzean baimendutako edukieraren % 60koa izango da gehienezko edukiera. Adibidez, 400 eserleku dituen areto batek 240 laguneko edukiera izango du gehienez.
  • Espazio txikiagoetan (atarietan edo antzekoetan), 10 pertsona baino gehiagoko bilerak egin daitezke, betiere bilera-lokalaren edo -gunearen edukiera-baldintzak betetzen badituzte, pertsonen arteko distantzia mantentzen bada eta maskarak erabiltzen badira.

Nola egiazta dezaket nire bikotekidea eta biok elkarrekin bizi garela? 

  • Indarrean dagoen araudian ezarritakoaren ondorioetarako, bizikidetza-egoera dokumentu ofizialen baten bidez frogatu behar da.

Arnas gaixotasun bat daukat, maskara erabiliz gero larriagotu daitekeena / Maskara jartzeko edo kentzeko autonomiarik ez duen senide desgaitu bat daukat. Nola egiazta dezaket egoera hori? 

  • 21/2020 Errege Lege Dekretuan jasotako egoeretako bat bada, egoera hori egiaztatzeko, desgaitasun- edo mendekotasun-maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu ahal izango dute, edo, bestela, dagokion mediku-ziurtagiria. Halakorik ezean, eragindako pertsonaren edo haren tutorearen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu ahal izango da. Hori guztia, adierazpen hori zehatza ez izateagatik eska daitezkeen erantzukizunei kalterik egin gabe.

Lantoki publiko zein pribatuetan, beharrezkoa al da maskara erabiltzea lanaldian, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia betetzen bada? 

  • Lantokietan ez da maskara erabili beharko langilea bere lanpostuan eserita badago eta 1,5 metroko segurtasun-distantzia badago. Pertsonak altxatzen direnean eta espazio komunak partekatzen dituztenean, korridoreetan zirkulatzen dutenean, bileretara joaten direnean, edo elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean gertutasuna sor dezakeen antzeko edozein egoeratan, maskara nahitaezkoa izango da.
  • Betebehar hori ez da eskatuko, lan-tipologia edo -baldintza bereziak kontuan hartuta, laneko osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen duten kasuetan.

Gidariek maskara eraman behar dute?

  • Tranbia, tren, metro, funikular, autobusen operadore guztiek badute bezeroengandik bereizteko gidatzeko kabina, edota pandemian zehar instalatutako banaketa-holtzak. Beraz, maskara erabili beharra gidatzean bakarrik erlaxatu ahal izango da, baldin eta gidariak horretarako erabiltzen diren geletan bakarrik badaude.
  • Txandak aldatzen direnean, sartzen den pertsonak zein irteten denak, maskara erabiltzea eta eskuak garbitzea errespetatu behar du.
  • Txanda hartzean, ibilgailura maskara batekin sartu behar da, eta garbiketa egingo da eskura izan behar diren produktuekin.

Autoan edo motor partikularrean bidaiatzen badut, maskara eraman behar dut? 

  • Ez da beharrezkoa, bakarrik edo bizikideekin bidaiatuz gero. Beste edozein kasutan, nahitaezkoa da.

Kirola edo jarduera fisikoa aire zabalean egiten badut maskara eraman behar al dut? 

  • Kirola edo jarduera fisikoa aire librean eta banaka egiten bada, 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Kirola edo jarduera fisikoa baldintza horietan egiten denean, ez da maskara erabili beharko; hala ere, intentsitate gutxirekin eta hirigunean egiten bada -adibidez, ibilaldietan-, erabiltzea gomendatzen du Osasun Sailak.

Parkean, plazan eta abarretan jolasten ari diren 6 urtetik gorako umeek ere maskara eraman behar al dute?

  • Maskara erabiltzea deserosoa izan daitekeen arren, nahitaezkoa da pertsona horiek maskara erabiltzea. Joko bat dela ulertzen da, jarduera fisikoa modu intentsiboan egitea baino gehiago.

Mendira noa, ni bakarrik. Maskara ere eraman behar dut? 

  • Ez da beharrezkoa. Egoera horrekin parekatu beharko dira hemen deskribatu ez diren beste batzuk: hain zuzen ere, jarduera indibiduala dakartenak, aire zabalean egiten direnak eta beste inorekin kontakturik izan gabe.

Bizikletaz joaten naiz lanera bidegorritik. Maskara beti? Maskara beti? 

  • Egoera hau aire zabaleko jarduera fisikoarekin parekatuko da. Hirigunetik ibiliz gero, jarduerak intentsitate txikiagoa duenez, maskara erabiltzea komeni da.

Maskara erabiltzea errepidean txirrindularitza praktikatzen ari garenean, edo hirigunetik kanpoko bidegorrietan. Hiri-inguruko parkeetan bizikletan goazenean.

  • Kirola aire zabalean eta banaka egiten bada, ez da maskara eraman beharko, 21/2020 Errege Lege Dekretuaren 6.2 artikuluak xedatzen duen moduan.
  • Nolanahi ere, Osasun Sailak gomendatzen du maskara erabiltzea, baldin eta hirigunean kirola egiten bada.
  • Lanera joateko bizikleta hartzen denean, aire zabaleko jarduera fisikoarekin parekatuko da, eta ez litzateke maskara erabiltzea eskatuko. Hala ere, horrelakoetan jarduerak intentsitate txikiagoa duenez, maskara erabiltzea komeni da.

Gimnasio baten barruan, jarduera fisikoa egin behar al dut maskararekin? 

  • Bai, nahitaezkoa da, erabilera publikoko espazio itxiak direlako eta jendearentzat irekita daudelako.
  • 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluan ezarritakoaren arabera maskararen erabilera bateraezina den jarduera fisiko biziko uneetan soilik ez da derrigorrezkoa izango hura erabiltzea. Kasu horietan, ezinbestekoa izango da 2 metro baino gehiagoko segurtasun-distantzia ziurtatzea elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean, bai eta aireztapen-baldintza onak ere, eta instalazio bakoitzaren protokoloetan ezarritakoa uneoro betetzea.

Taldeko kirola aire zabalean edo espazio itxietan

  • Maskara nahitaez erabili beharko da, partida edo lehiaketa egiten denean edo jarduera fisiko handia egiten denean izan ezik. Esan daiteke une horretan jarduera bateraezina dela maskara erabiltzearekin, 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluan ezarritako baldintzetan.

Nahitaezkoa al da maskara erabiltzea kirol-monitoreentzat, talde-jarduerak egiten dituzten bitartean?

  • Bai, maskara erabili behar dute. Maskara ez erabiltzeko aukera izango dute, jarduera 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluko kasuetan sartzen bada.

Azken aldaketako data: