Ogasun eta Ekonomia Saila

Zorren Gerorapena / Zatikapena Borondatezko Epean

 

Xedea

Sail kudeatzaileek behin kitaturik zuzenbide publikoko zorren ordainketa geroratzea, Administrazioak era askean behatu ostean zordunaren diruzaintzaren egoerak ez diola uzten bere zorren kitapena gauzatzen. Geroratzen diren ordainketen zenbatekoek atzerapenagatiko interesak sorraraziko dituzte gerorapenak iraun artean, betiere, atzerapenagatiko interes tipoaren ala legez ezarritako interes tipoaren arabera, zerga-zorrak diren ala ez.

Arautzeko eskumenak izatearren 2/1998 ZEHATZEKO AHALAREN EUSKAL LEGEA APLIKAGARRIA duten Erkidego Autonomoaren Administrazioaren Sailek jarritako ZIGORRETATIK eratorritako zorrak salbuetsita daude araudia betetzetik.

Nori Zuzendua

Ordaintzeko borondatezko epe barruan, Euskadiko Ogasun Nagusiarekin izaera publikoa duen kreditua zorduntzen duten Pertsona fisiko ala juridiko oro.

Araudia

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 40.5 artikulua, betiere, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretu bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 22. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.


Harremanak norekin

Telefonoak: 945-01.89.15 eta 945-01.89.10

Helbide elektronikoa:

Erantsi beharreko agiriak

Zordunak edo bere ordezkariak izenpetutako GERORAPEN / ZATIKAPEN eskaeraren eredu normalizatua. Bertan, eskatzailearen datuak, geroratzea eskatzen den zorra, ordainketa-egutegi proposamena eta ordainketen helbideratzea ahalbidetzeko bankuko datuak adieraziko dira, eta horrela balegokio, 18.000,-€tik gorako zorretarako, eskaintzen den bermea ere adieraziko da. (“Inprimakiak” atalean normalizatutako eredurako sarbidea dago).


Dagokion tasa

Ez dago

Eskabideak Aurkezteko Epea

Eskaera ordaintzeko borondatezko epe barruan aurkeztu beharko da.


Eskabideak aurkezteko lekua

Ordainketarako betekizuna ezarri zuen Sail kudeatzailean, ebazpen administratibo bidez.

Tramiteen deskripzioa

Behin zordunaren eskaera jasota, Sail kudeatzaileak premiamendu-prozedura hasteko ekimenak geldiaraziko ditu, eta SIPCAren bidez, Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzara bidaliko ditu beharrezkoak diren datuak Ogasun eta Finantzetako Sailburuordeak ebazpena egin dezan. Ebazpenean, baimendu ala ukatuko da gerorapena/zatikapena, eta ondoren, jakinaraziko zaie eskatzaileari zein espedientea kudeatzen duen Sailari. Azken honek, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erreglamenduaren 31. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, ebazpenean ezarritako ordaintzeko baldintzak betetzen diren egiaztatu beharko du. Baldintzok bete ezean, Sail interesdunak, borondatezko epeko diru bilketaren kudeaketarako eskumenduna izanik, diru bilketa exekuzio epean hasteko beharrezkoak diren ekintzei ekingo die.


Egitura Atal Ebazlea

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea


Ebazteko epea

7 hilabete eskaera egin denetik.

Isilbidearen Ondorioak


Administrazio Bidearen Bukaera


Errekurtsoak / Erreklamazioa


Formularioak

Zorren Gerorapena / Zatikapena

Bestelako Agiriak

Ez dago.


Oharrak

Ez dago.

Abisua

Esta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.


Azken aldaketa

27/06/2016