Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak

Deskribapena

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan autobabes-planak egin eta idatzi ahal izateko behar den prestakuntza betetzen duten pertsonak akreditatzea.

Akreditazioa eskatu beharko dute 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren 2. artikuluko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea.

Autobabes-planak egiteko gaitutakio teknikarien akreditazioa berritzeak aukera ematen die 5 urteko indarraldia bete duten pertsonei haren indarraldia beste 5 urtez luzatzeko.

Akreditazioa berritzeko eskatu beharko dute 5 urte baino gehiagoko akreditazioa duten pertsona fisikoek, baldin eta etengabeko prestakuntza eta berritze-azterketa gainditu badituzte.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa lortzeko eta berritzeko azterketa.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazio-azterketaren helburua da akreditazioa ondoren eskatzea Euskal Autonomia Erkidegoan autobabes-planak egin eta idatzi ahal izateko behar den prestakuntza betetzen ez duten pertsonei, baina bai akreditazio hori lortzeko azterketara sartzeko aukera ematen dien prestakuntzarekin.

Azterketan izena emateko eskatu beharko dute 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren 2. artikuluko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak berritzeko azterketaren helburua da akreditazioaren indarraldia beste 5 urterako luzatzea.

Azterketan izena emateko eskatu beharko dute 2025eko uztailaren 24ko Aginduaren 7. artikuluko baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoek.

Nori dago zuzenduta

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa.

2025eko uztailaren 24ko Aginduaren 2. Artikuluko baldintzak betetzen dituzten persona fisikoek.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea.

2025eko uztailaren 24ko Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera 5 urteko indarraldia gainditu duten akreditazioak dituzten pertsona fisikoak.

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa lortzeko eta berritzeko azterketa.

2025eko uztailaren 24ko Aginduaren baldintzak betetzen dituzten pertsona fisikoak.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

Larrialdie Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Posta elektroniko: tecnicocompetentePAU@euskadi.eus

Telefonoa: 945064451

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazio eskabidea: 1067501
  • Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzeko eskaera: 1067502
  • Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa lortzeko eta berritzeko azterketa: 1067504

Egiaztapenaren eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

Eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa da, eskabidea –dagokion dokumentazioa duela– aurkeztu den egunetik aurrera.

Interesdunari dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko eskatu bazaio, epe hori bertan behera geratuko da, errekerimenduaren jakinarazpena egiten denetik hartzaileak bete beharrekoa bete arteko denboran edo, hala dagokio, horretarako emandako epea agortu arte.

Ebazteko gehieneko epea bukatuta, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabideak administrazio-isiltasun bidez baietsi direla ulertuko da, alde batera utzi gabe presuntziozko egintzei buruz 39/2015 Legearen 47.f) artikuluan ezarritakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk

Egiaztapena berritzeko eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Azterketarako eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea