ARLOAK / EGINKIZUNAK
Hauek dira Administrazio Kontseiluari dagozkion eginkizunak:
- Agentziaren jardueren plan orokorrak onartzea.
- Agentziaren urteko aurrekontuaren aurreproiektua onartzea.
- Agentziaren jardueren urteko memoria onartzea.
- Aplikatzekoak diren legezko baldintzen arabera, Agentziaren plantillen eta langileen ordainsari-araubidearen proposamena egitea. Proposamen hori, betiere, Eusko Jaurlaritzak onartu beharko du.
- Agentziaren estatutuak eta haren antolaketari eta funtzionamenduari buruzko gainerako arauak onartzeko eta aldatzeko proposamena egitea, Eusko Jaurlaritzari helarazteko.
- Eusko Jaurlaritzaren onespena eskatzen duten beste erabaki-proposamen batzuk hari helarazteko proposatzea.
- Agentziaren jardunaren jarraipena, gainbegiratzea eta ebaluazioa egitea, eta, bereziki, Agentziako Zuzendaritzaren kudeaketa kontrolatzea eta zuzendaritzari dagozkion erantzukizunak eskatzea.
- Beste entitate edo pertsonifikazio juridiko batzuetan parte hartzeko baimena ematea, aplikatu beharreko araudia betez, kasuan kasu Euskal Zibersegurtasun Agentziari dagozkion eskubideak haietan egikaritzeko.
- Bidezko diren hitzarmen, akordio, protokolo edo ekintzak onartzea.
- Agentziaren jardueraren berri ematea Eusko Jaurlaritzari, aldian-aldian.
- Legeek edo Agentziaren estatutuek ematen dizkioten gainerako eginkizunak betetzea, bai eta, Agentziarenak izan arren, Agentziaren beste organo bati esleitu ez zaizkion gainerakoak ere.