Carding

Kreditu-txartelen legez kontrako erabilera. Iruzur mota bat da eta horiekin antolakunde zibergaizkileek banku-txartelak faltsifikatu edo kopiatzen dituzte edo informazio finantzarioa lapurtzen dute baimenik gabe erabiltzeko. Goren aldian dagoen iruzurra da, Internetetik erosteko aukerak ugaritu direlako.

Biktimak cardinga pairatu dutela ohartzen dira, kreditu- edo zordunketa-txarteletan ezagutzen ez dituzten karguak dituztela hautematen dutenean. Alabaina, ez da beti erraza horretaz ohartzea, izan ere, erasotzaileak erosketa txikiak egin ohi ditu dendetan (esaterako, janari-establezimenduetan, edertasun produktuetan, kafetegietan edo antzekoetan). Karguak ez dira oso deigarriak izaten eta deskribapenak ez oso zehatzak.

Era berean, antolakunde zibererasotzaileak legearen kontra bankuko txarteletan hainbat modutan sartzea lortzen dute: ausaz software baten bitartez, jabea nahasterakoan fisikoki txartelera sartuta, edo, ohikoagoa den moduan, phishingaren edo gizarte-ingeniaritzako beste teknika batzuen bitartez, vishinga adibidez (telefono deien bidez egiten duten iruzurra).

Cardinga egiten duten pertsonei bins edo bineroak esaten zaie, bankuko txartelaren lehen sei zenbakiak baitira BINak (Bank Identification Number) eta zer txartel-mota den identifikatzen dute (kreditu- edo -zordunketa-txartela). BINak erosi egin daitezke, datu-baseetatik lapurtu, shoulder surfingaren bitartez (gehienbat toki publikoetan, pantailak goitik begiratuta zelatatuz) edo fake shopekin. Fake shopak online-denda faltsuak dira eta txarteletako datuak lapurtzen dituzte, produktua sekula heltzen ez den arren.

BINa lortu ostean, hainbat txartel sortu eta probatzen dituzte, baten bat balioduna izan arte. Segundo gutxian kreditu-txartelen zenbakiak sortzeko webguneak ere badira. Gero, zibererasotzaileak webgune bati iruzur egiteko erabiltzen du eta sinestarazteko benetako txartela sartu duela. Horrela, zerbitzuak edo produktuak lortzen ditu doan.

Bineroen komunitateak txartelak saldu edo erosten dituzten sare sozialen bitartez antolatzen dira. Datuok merkatu beltzean ere saldu ohi dituzte.

Interneten erosten duen pertsona orok hainbat segurtasun-neurri jarraitu behar ditu, mehatxu mota horietan erortzea saihesteko, esterako cardinga:

  • Interneten erosterakoan, sare seguruetara konektatu.
  • Ez erosi Internetetik wifi sare publikoen bitartez, ez baitira seguruak izaten.
  • Txartelaren, sinadura elektronikoaren edo gakoen informazioa ez partekatu inorekin.
  • Jasotzen diren mezu elektronikoak arretaz aztertu eta igorle ezezagunenekin bereziki mesfidantza izan.
  • Inoiz ez eman bankuaren daturik telefonoz.
  • Erosi aurretik webguneak aztertu, seguruak ote diren egiaztatzeko. Konfiantzazko zigiluak baldin badituzte, seinale ona da.
  • Kontuen mugimenduak maiz berrikusi.
  • Gailuak eta aplikazioak eguneratuta mantendu.
  • Txarteletako mugimenduen alertak aktibatu, jarduera monitorizatzeko.
  • Zerbait arraroa edo espero gabekoa hautematen badugu, bankuarekin harremanetan jarri ahalik eta azkarren.