Zerbitzuak
Erreferentzia eta informazio bibliografikoko zerbitzua
- Erabiltzaileei informazioa ematea jakin dezaten zein diren Liburutegia / Dokumentazio-guneko sarbide eta erabilpen arauak, eta zein baliabide eta zerbitzu dauden.
- Liburutegian edo liburutegitik kanpo informazioa eta dokumentuak bilatzeko eta aurkitzeko aholkuak ematea.
- Bilaketa bat osatzeko beste zentro batzuetara jo ahal izateko orientazioa ematea.
- Informazio-eskaerarekin lotutako bibliografia espezializatuak egitea eta ematea
- Liburutegiaren beraren edo liburutegitik kanpoko baliabideen erabilerari buruzko prestakuntza ematea.
Irakurgela barneko kontsulta-zerbitzua
Liburutegia / Dokumentazio-guneak dituen monografiak eta aldizkako argitalpenak kontsultatzeko eta Interneterako sarbidea duen ordenagailu bat erabiltzeko irakurgela ekipatua izatea.
Etxerako mailegu-zerbitzua
Funts monografikoak liburutegitik kanpo erabiltzeko aukera ematea, eta mailegua berritzea eta aleak erreserbatzea.
Liburutegien arteko mailegu-zerbitzua
Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako langileek erabiltzeko ez dituen funts monografikoak beste liburutegi batzuetan aurkitzea eta lortzea.
Dokumentuak banatzeko zerbitzua
Liburutegia / Dokumentazio-guneko edo beste liburutegi batzuetako dokumentu teknikoak eta/edo zientifikoak, aldizkarietako artikuluak eta liburuetako kapituluak aurkitzea eta banatzea.
Informazioaren hedapen selektiboko zerbitzua
Hilero hirigintzari eta ingurumenari buruzko buletin informatiboak egitea, banatzea eta liburutegiko web-orrian argitaratzea.
Zabalkunde- eta komunizkazio- zerbitzua
Liburutegia / Dokumentazio-guneko web-orriaren bidez datu hauek zabaltzea:
-Informazio orokorra
-Zerbitzuak
-Arautegia
-Katalogoa
-Aldizkariak
-Baliabideak
-Liburu berrien buletina
-Hirigintza eta Ingurumenari buruzko Buletina
-Esteka interesgarriak
Liburutegiko zerbitzu, produktu eta jarduerei eta EVETU - Lurralde eta Hiri Ikasketarako Euskal Eskolak antolatutako jarduerei buruzko informazioa IVAPeko sare sozialetan argitaratzea.
