Azpiproduktuak eta hondakin izateari uztea

Deskribapena


Substantzia edo objektua sortzen duen pertsonak edo enpresak aurkeztu behar du eskaera. Horren barruan sartzen dira, batez ere:

  • Enpresak eta fabrikatzaileak: Bere ekoizpen-prozesuan hondakintzat har daitekeen substantzia bat sortzen duen edozein industria, produktu gisa balorizatzeko edo saltzeko asmoa duena. Adibidez: altzari-fabrika bat, zerrautsa eta zurezko txirbilak sortzen dituena. Hondakin gisa kudeatu beharrean, taula aglomeratuak fabrikatzeko instalazio bati saldu nahi dio. Altzari-fabrikak deklarazioa eskatu behar du.
  • Hondakinak tratatzeko enpresak: Hondakinak jaso eta tratamendu-prozesu bat igaro ondoren, hondakin izateari uzteko irizpideak betetzen dituen materiala lortzen duten instalazioak. Adibidea: Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak (EEH) tratatzeko instalazio bat, agregakin birziklatuak lortzeko hondakinak birrindu eta sailkatzen dituena. Tratamendu-instalazioak eskatu behar du deklarazioa agregakin horiek eraikuntza-material gisa saldu ahal izateko.
  • Meatze-hondakinen sortzaileak: Meatzaritza-sektoreko enpresak, antzuak edo zaharberritze- edo eraikuntza-lanetan gerora erabil daitezkeen beste material batzuk sortzen dituztenak.

[MPS-SUB] Azpiproduktua

Ekoizpen-prozesu batetik sortzen den substantzia edo objektu bat, helburu nagusia ez izan arren, azpiproduktutzat (eta ez hondakintzat) har daiteke baldintza hauek betetzen baditu:

  • Aurrerago erabiliko dela bermatzen da.
  • Zuzenean erabil daiteke, industrian ohikoa dena beste tratamendurik gabe.
  • Produkzio-prozesuaren zati gisa sortzen da.
  • Erabilera horrek lege- eta ingurumen-baldintzak betetzen ditu, eta ez du kalterik eragiten ez osasunean ez ingurumenean.

Autonomia-erkidegoek azpiproduktuak ebaluatu eta baimentzen dituzte beren lurraldeko instalazioetan sortzen badira.

Azpiproduktua beste autonomia-erkidego batean erabiliko bada, haren aldeko txostena beharko da (onartutzat joko da hilabete batean ezezko erantzunik ez badago).

Baimenak berariazko industria-jarduera edo -prozesu batean onartutako erabilera zehatzerako baino ez du balio.


[MPS-FCR]] Hondakin izateari uztea

Zenbait hondakin motak, balorizazio prozesu bat jasan ondoren (birziklapena barne), ez dira hondakin gisa hartuko baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Erabilera zehatz baterako erabiliko dira.
  • Merkatu edo eskari bat dago substantzia edo objektu horientzat.
  • Produktu gisa erabiltzeko baldintza teknikoak eta legeak betetzen dituzte.
  • Ingurumenari edo osasunari kalte orokorrik ez diote eragiten.

Autonomia-erkidegoaren baimena

  • Estatuan edo Europan berariazko irizpiderik ez badago, autonomia-erkidegoak hondakin balorizatu bat hondakin izateari uzteko baimena eman dezake.
  • Baimen hori kudeatzaileak aurkeztutako dokumentazioan oinarritzen da.
  • Industria-jarduera edo -prozesu batean baimendutako erabilera zehatzerako bakarrik izango da baliozkoa.
  • Erabilera beste autonomia-erkidego batean egiten bada, haren aldeko txostena beharko da (onartutzat joko da hilabete batean ezezko erantzunik ez badago).

MPS-CA] Beste autonomia-erkidego bateko azpiproduktua/hondakin izateari uztea

Autonomia-erkidegoek baimena eman dezakete material jakin batzuk azpiproduktutzat hartzeko edo hondakin izateari uzteko, betiere beren lurraldeko instalazioetan erabiliko badira.

Materiala beste autonomia-erkidego batean erabiliko bada, haren aldeko txostena behar da.

Prozedura honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko instalazio zehatzetan azpiproduktu edo hondakin balorizatuak (hondakin izateari utzitakoak) erabiltzeko aukera eska dakioke autonomia-erkidego honi.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Sailburuordetza > Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Kodea(k)

  • [MPS-SUB] Azpiproduktua: 1253302
  • MPS-CA] Beste autonomia-erkidego bateko azpiproduktua: 1253304

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk


Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete 1

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk