Euskal Autonomia Erkidegoan prestakuntza sektorialeko premiak antzemateko azterlanak eta analisiak egiteko laguntza ekonomikoen deialdia, 2026ko ekitaldirako.

[EADN2026]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoan Prestakuntza Sektorialeko Beharrak Hautemateko Azterketak eta Analisiak egiteko laguntza ekonomikoen 2026. urterako oinarriak ezartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

800.000 €

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzak ondoz ondoko konkurrentzian emango dira, eta laguntzak emateko ebazpenak eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera emango dira, diruz lagundu daitekeen jarduera bat datorrela eta eskatutako gainerako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, deialdiaren 4. artikuluan jasotako balorazio-irizpideen arabera, eta 5. artikuluan jasotako muga ekonomikoekin.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza bi ordainketatan ordainduko da, dirulaguntza emateko ebazpena eman ondoren:

  • Lehenengoa erakunde onuradunari emandako zenbateko osoaren % 50 izango da, onuradunak dirulaguntza emateko ebazpena onartu ondoren.

  • Bigarren ordainketa gainerako zenbatekoarekin egingo da, diruz lagundutako azterlana eta jasandako gastuak justifikatu ondoren, deialdiaren 8.2. artikuluan aurreikusitako moduan.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Deialdi honetako laguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten jarduera ekonomikoko sektore bateko enpresak eta/edo enpresa horietako langileak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakundeak, baldin eta erabakitzen badute, zuzenean edo beste erakunde aditu batekin edo batzuekin batera, prestakuntza-premien azterketari buruzko azterlan bat egitea lantoki horietan lan egiten duten langileentzat. Era berean, sektore arteko erakundeak ere izan daitezke onuradun, baldin eta azterlana sektoriala baino ez bada.

Betekizunak

  • Berezko nortasun juridikoa izatea, formalki 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik eratuta egotea, administrazio publikoetako elkarte, talde edo enpresa-erakundeen edo sindikatuen erregistroren batean identifikatuta egotea, eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

  • Azterlana egiteko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak edukitzea.

  • Azterketa sektorialaren garapenaren ondoriozko prestakuntza-ekintzak biltzen dituzten prestakuntza-planak aurkezteko eta garatzeko gaitasuna, beren kabuz edo prestakuntza-erakundeekin egindako akordioen bidez

  • Epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta ez egotea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatuta ez egotea.

  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea, edo desgaituta ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera.

  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin ez izana, kausaren batean erruduntzat jo badira.

  • Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak bateraezintasun-araubideko kasuren batean sartuta ez egotea.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA).

  • Epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez, dirulaguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin kondenatuta edo zigortuta ez egotea.

  • Laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez egotea.

  • Ekonomia zirkular baterako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriagatik zehapenik jaso ez izana.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako lanpostuen erreserba-kuota betetzea.

  • Elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta ez egotea, elkartea bada.

  • Inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea ez izatea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako.

  • Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluko 3. eta 5. paragrafoetan aipatzen diren gainerako egoeretako batean ez egotea.

  • Enpresa-deslokalizazioan sartuta ez egotea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisikoa edo juridikoa denean eta dirulaguntza 30.000 eurotik gorakoa denean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis paragrafoan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa / Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra > Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Información general)

Kodea

1231604

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzen eskabideak modu elektronikoan normalizatutako ereduetan beteko dira, deialdi honetarako abian jarritako aplikazio informatiko espezifikoaren bidez.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpenak ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Erakundeak ez badu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren ordainketarik jaso edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenen alta bete beharko du

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk