Francisco Javier Gómez Elosegui Saria

Deskribapena


Xedea

«Francisco Javier Gómez Elosegui» sariaren helburua da ibilbide pertsonal edo profesionalarekin giza eskubideen defentsan eta espetxeetako gizarteratze- eta birgizarteratze-lanetan aparteko merezimenduak dituzten pertsona fisikoak edo erakundeak jendaurrean aitortzea eta saritzea, baita espetxe-arloko diziplina anitzeko ikerketa sustatzea ere.

Francisco Javier Gómez Elosegui, espetxeetako psikologoa, bere bizitza profesionalean espetxeak gizatiartzeko eta birgizarteratzeko eta preso guztien giza eskubideak zorrotz errespetatzeko ahaleginean nabarmendu zen, eta ETAk 1997ko martxoaren 11n hil zuen.

Saria ohorezko sari batek, jendaurreko aitorpen batek eta diru-kopuru batek osatuko dute.

Aurrekontuko zuzkidura

10.000€

Nori dago zuzenduta


Irabazi-asmorik gabeko erakundeak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Sozietatearen helbidea Euskal Autonomia Elkartean izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak / Justizia Sailburuordetza > Justizia Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Justizia eta Giza Eskubideak > Justizia Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Sariari buruzko zalantzak badituzu, jarri harremanetan posta elektroniko honen bidez.

premiofjgomezelosegui@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1223604

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu. Ez duzu inprimagailurik?
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk