Udal euskaltegi publikoek gelak digitalizatzeko baliabideak erosteko 2025. urteko dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Udal titularitatepeko euskaltegi publikoek arbel digitalak eta hauei dagozkien euskarriak eskuratu ahal izateko dirulaguntzak ematea.

Deialdi honetarako xede diren arbel digitalak eta hauen euskarriak, jarduera hauek garatzeko erabiliko dira:

  • Urrutiko irakaskuntza
  • Bilera birtualak
  • Bideo-konferentzia saioak
  • Saioen grabazioa
  • Dokumentuak elkarbanatzean
  • Aurkezpen interaktiboak
  • Ikasleen interakzio digitala

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 euro

Prestazio ekonomikoa

  • Deialdi honetan aurreikusitako ondorioetarako, diruz lagun daitezkeen gastuak 1. oinarrian definitutako ekipamendu teknologikoen erosketa-prezioa izango dira, baldin eta inongo zalantzarik gabe behar-beharrezkoak badira eta 2025eko urtarrilaren 1etik 2025eko azaroaren 28ra bitartean egin badira. Ekipamenduaren eskuratze-kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

  • Ekipamenduek eskaera egiten duen entitatearen oraingo zein etorkizuneko irakaskuntza jarduerak egiteko egokiak eta beharrezkoak izan behar dute.

  • Eskatutako ekipamendu teknologikoa, funtsean, arbel digitalak eta proiektoreak izango dira. Gailu horrekin batera, aukerazko zenbait osagai edo modulu eros daitezke, gailu nagusiarekin batera funtzionamendu-unitate bakarra osatzen baldin badute. Funtzionamendu unitate bat baino gehiago izan daitezke laguntzagai. Unitate bakoitzeko, gehienez, hiru ordenagailu lotzeko aukera egongo da, beti ere, helburu didaktikoetarako. Aukerako osagaiak ez dira finantzatuko, gailu ardatzari edo oinarrizkoari lotzen ez bazaizkio.

  • Deialdi honetatik beren-beregi baztertzen dira ondoko hauek: eraikinak birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibilak; erabilera orokorreko, hau da, erabilera ez-teknologikoko altzari, gailu eta tresnak; bulegoko altzariak, eta kudeaketako ekipo informatikoak.

  • Balio Erantsiaren gaineko Zerga diruz lagundu daitekeen kontzeptua da, entitate onuradunak benetan ordaindu badu; inoiz ez da gastu lagungarritzat hartuko ondoren berreskuratu edo konpentsatu daitekeenean.

  • Laguntza hauei dagokienez, egindako gastutzat hartuko da deialdi honek ezarritako epean egin eta ebazpen honetan ezarritako gastuak 2025eko abenduaren 1a baino lehen ordaindu direnak

1.– Oinarri hauetako baldintza subjektibo eta objektiboak betetzen dituzten pertsonek, denboraz eta formaz behar den bezala aurkeztu badituzte eskariak, deialdi honetako dirulaguntzak jasoko dituzte, artikulu honetako bigarren zatiak ahalbideratutako gehieneko zenbatekoan.

2.– Dirulaguntzaren zenbatekoa euskaltegi bakoitzak eskatutakoaren arabera zehaztuko da. Zenbateko horrek ezin du inola ere I. eranskinean adierazitako gehienekoa gainditu, ezta diruz lagundu nahi den ekipamenduaren erosketa kostearen erdia (% 50) ere.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakarrean ordainduko zaio erakunde onuradunari, gastua behar bezala zuritu ondoren.

Dirulaguntzaren ordainketa baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitzera.

Nori dago zuzenduta


Udal titularitatepeko euskaltegi publikoak

Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke udal titularitatepeko euskaltegi publikoak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta Dirulaguntzen Lege Orokorrak (azaroaren 17ko 38/2003 Legeak) 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

Eskakizunak:

  • HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen Erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea.
  • Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. atalean aurreikusitako egoeretan ez egotea.

  • Dirulaguntza-eskaria zuzen osatzea, deialdiaren II. eranskinean jasotako ereduaren arabera eta, eskariarekin batera 4. oinarrian eskatzen diren agiriak zuzen betetzea eta aurkeztea.
  • Onuradunek giza eskubideak eta pertsonen arteko bizikidetzaren balioak errespetatuko dituzte eta, ondorioz, ezin izango dituzte agerian eduki, horiei dagokienez, herritarrentzako laidogarriak izan daitezkeen, erabiltzaileen duintasuna urra dezaketen edo indarkeria iradokitzen duten ikurrak edo elementuak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


  • Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. (20018 DONOSTIA)
  • Telefonoa: 943 022600
  • Emaila: info@habe.eus

Kodea

1215604

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2025ko azaroaren 15a baino lehen emango da.

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk