Etxebizitza-eraikinak birgaitzeko jarduketetarako laguntza. Susperraldia eta erresilentzia mekanismoaren laguntzak (Next Generation funtsak). 3. programa

Deskribapena


Xedea

Programa honen xede da hiri-eremuetan zein landa-eremuetan gehienbat bizitegi-erabilera duten eraikinetan egindako obrak edo jarduketak finantzatzea, beti ere horien bitartez energia-efizientzia era esanguratsuan eta egiaztatuan hobetuko bada. Arreta berezia eskainiko zaio eraikinaren inguratzaileari bizitegi-tipologia kolektiboko eraikinetan, beren etxebizitzak barne, eta familia bakarreko etxebizitzetan.

Prestazioak:

ITZULI BEHARRIK GABEKO LAGUNTZAK

Laguntzen gehieneko zenbatekoa kalkulatzeko garatu beharreko jarduketen kostu osoa hartuko da aintzat, zenbatekoak finkatzeko xedearekin ondoko puntuetan jaso diren irizpideen arabera..

1.- Xede horietarako, eta aipatu 1. taula aplikatzearen ondorioz ezarritako mugen barruan, diruz lagundu daitezkeen kostutzat joko dira jarduketen garapenari loturiko kudeaketa-kostuak eta beren gastuak, jarduketen kudeaketan eta garapenean esku hartu duten profesional guztien ordainsariak, obra-zuzendaritza barne, beharrezko proiektuak, txosten teknikoak eta ziurtagiriak idazteko kostuak, administrazio-izapidetzeari loturiko gastuak eta antzeko beste gastu orokor guztiak, beti ere egokiro justifikatuta badaude eta artikulu honetan ezarritakoaren arabera zehaztutako mugaren barruan. Ezingo dira diruz lagundu lizentzia, tasa, zerga edo tributuei loturiko kostuak. Nolanahi ere, BEZ edo zeharkako zerga baliokidea diruz lagundu daitezkeen horien artean egongo dira, beti ere osotasunean edo partzialki berreskuratu edo konpentsatu ezin badira.

Proiektuak 5. programaren kargurako dirulaguntza jaso badu birgaitzearen exekuzio-proiektuak idazteko (urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua), jasotako zenbatekoa programa honen kargura jasotako dirulaguntzatik kenduko da. Programa honi loturiko gehieneko laguntza-zenbatekoa zehazterakoan proiektuaren kostua diruz lagundu daitekeen inbertsioan sartuko da eta 5. programaren barruan proiektua idazteko jaso den zenbatekoa gehieneko zenbateko horretatik kenduko da (urriaren 5eko 853/2021 Errege Dekretua).

2.-Eraikineko eman beharreko dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak ezingo ditu jarraian deskribatzen diren emaitzazko mugak gainditu:

a) Taulan ezarritako gehieneko ehunekoa diruz lagundu daitezkeen jarduketen kostuarekin biderkatuz lortzen den zenbatekoa.

b) Taulan ezarritako laguntzaren gehieneko zenbatekoa eraikineko etxebizitza kopuruarekin biderkatuz lortzen den kopurua, kasua bada, gehituz sestra gainetik merkataritza-lokaletarako edo etxebizitzakoak ez diren beste erabilera batzuetarako eraikitako azaleraren metro koadro bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa, taula berean finkatuta dagoena, jarduketaren bidez energia primario berriztaezinaren kontsumoan lortutako aurrezpen-mailaren arabera. Merkataritza-erabilerarako edo beste erabilera batzuetarako sestra gaineko metro koadro bakoitzeko ezarritako zenbatekoa gehitu ahal izateko beharrezkoa izango da kasuan kasuko onibarrek jarduketa egikaritzeko kostuetan parte hartzea.

3.-Amiantoa duten elementuak kendu behar direnean, laguntzaren gehieneko zenbatekoa handitu ahal izango da, baimendutako enpresen bidez amianto-hondakinak kendu, manipulatu, garraiatu eta kudeatzearen ondoriozko kostuei dagozkien zenbatekoan, 1.000 euro gehienez etxebizitza bakoitzeko edo 12.000 euro birgaitu beharreko eraikin bakoitzeko izan arte.

5.- El coste de estas actuaciones se corresponderá con el campo de intervención 025 «Renovación de la eficiencia energética de los inmuebles existentes, proyectos de demostración y medidas de apoyo conformes con los criterios de eficiencia energética» del anexo VI del Reglamento (UE) 2021/241 del Parlamento Europeo y del Consejo de 12 de febrero de 2021 donde se establecen los porcentajes imputables a estas actuaciones en materia de acción por el clima.

Zaurgarritasun-egoeretarako laguntza osagarriak

1.- Aurreko artikuluan zehazturiko laguntza-zenbatekoa osatzeko aukera egongo da, egoera ekonomiko larrian dauden pertsonen mesederako. Laguntza hauek eraikinaren osagai pribatiboen jabeak eta gozamendunak izateagatik jarduketa ordaintzera behartuta dauden eta, horrez gain, hurrengo atalean zehaztutako babesgabetasun ekonomikoko baldintzak betetzen dituzten pertsonei emango zaizkie soil-soilik.

2.- Egoera ekonomiko larrian daude 65 urteko edo gehiagoko pertsonak eta mugikortasun mugatuko desgaitasuna edo desgaitasun sentsoriala duten pertsonak, beren bizikidetza-unitateekin batera, 25.000 eurotik beherako haztatutako urteko dirusarrerak badituzte; eta, baita ere, 12.000 eurotik beherako haztatutako urteko dirusarrerak dituzten bizikidetza-unitateak. Konputa daitezkeen dirusarrerak kalkulatzeko moduari dagokionez, 39/2008 Dekretuak, martxoaren 4koak, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak dioena beteko da. Egoera ekonomiko larriari loturiko laguntzak familiaren urteko errenta haztatuaren arabera eta bizikidetza-unitateak dituen kideen arabera zehaztutako portzentaje baten bitartez kalkulatuko dira, ondoko taulan jasotakoari jarraiki:

3.- Aurreko suposizio horietako bakoitzerako, komunitaterako emandako laguntza eta artikulu honi jarraiki emandako laguntza osagarria batuz gero ezingo dira ondoko taulan etxebizitzako zehaztu diren gehieneko zenbatekoak, jarduketei esker aurreztu den energia-mailaren araberakoak direnak:

Familia bakarreko eraikinen kasuan, egoera ekonomiko larrian dagoen etxebizitzako gehieneko laguntza-zenbatekoa ondokoa izango

DESGRAVACIÓN FISCAL

Agindu honetan arautzen diren laguntzak guztiz bateragarriak dira etxebizitzak eta bizitegi-eraikinak birgaitzea xede dituzten jarduketei lotuta Foru Ogasunek ezarri dituzten kenketa, hobari eta beste edozein zerga-onurarekin; hori guztia, beren araudi berezian ezarritako baldintzetan.

Nori dago zuzenduta


Honako hauen jabeak edo gozamendunak: familia bakarreko etxebizitza isolatuak edo lerroan taldekatuak, dauden etxebizitza kolektiboko bizitegi-tipologiako eraikinak eta haien etxebizitzak. Bestalde, pertsona fisikoak izan daitezke, edo nortasun juridiko pribatua edo publikoa dutenak.

Administrazio publikoak, zuzenbide publikoko antolakundeak eta bestelako erakundeak, baita higiezinen jabe diren enpresa publikoak eta administrazio publikoen partaidetza, osoa zein nagusia, duten merkataritza-sozietateak ere.

Jabeen komunitateak

Elkartuta, eraikin-jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte eta jabetza horizontalaren eratze-titulua xedatu ez badute.

Etxebizitzen edo eraikinen jabeen artean elkartuta osatutako kooperatiba-sozietateak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte, baita jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak osatzen dituzten jabeen artean osatuak ere, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera eratuta, eta beren etxebizitzak erabiltzeko lagapen-erregimenean diharduten kooperatibak.

Eraikinen enpresa errentariak edo emakidadunak, baita, indarreko kontratuaren bidez, programaren xede diren birgaitze-lanak egiteko berariazko ahalmena ematen dien tasun hori egiaztatzen duten kooperatibak ere.

Betekizunak

  • Eskatzaileen betekizunak

  • Jarduketen xede diren eraikinen eskakizunak

  • Diruz laguntzeko moduko jarduerak

  • Programaren jarduketen denbora-esparrua

  • Azpikontratatutako jarduera 60.000,00 ? (BEZ gabe) baino handiagoa baldin bada, kontratua idatziz jasoko da..
  • Bateraezintasunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Araba
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Bizkaia
  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak > Lurralde Ordezkaritza - Gipuzkoa

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1211802

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 Hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk