Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak egiteko beka (2021)

[eb2]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea lau beka ematea da 2021. urtean euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko.

2. beka: Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren Euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.

Aurrekontuko zuzkidura

7.500 euro

Prestazio ekonomikoa

Beka bakoitza 7.500 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bekaren helburu den azterlana jaso, aztertu eta ontzat emandakoan ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskatzaileak pertsona fisikoak izan behar dira, banaka edo taldeka.

Bekak jaso ditzaketen pertsona fisikoak banaka edo pertsona fisikoen taldeak aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdinik jaso gabeak izango dira, dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3 zenbakietan ezarritako gainerako betekizunak bete beharko dituzte.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzetaz gain, eskatzaileek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  1. Unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea, batez ere pedagogia, hizkuntzalaritza edo filologia eta soziologia arloetakoa. Nolanahi ere, atzerrian edo Espainiako zentro ez-estataletan eskuratu diren tituluek baliozkotuta edo aintzatetsita egon behar dute eskabidea aurkezten denean.
  2. Gutxienez, Euskararen C1 ALTE ezagutza-maila ziurtatzen duen honako egiaztagiriren baten jabe izatea: C1 maila HABE; EGA; 3. HE-IVAP; C1 maila HEO.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik eduki berdina edo antzeko edukia duen bekarik jaso gabea izatea.
  4. Ez izatea administrazio-zehapenik edo zehapen penalik sexu-bereizkeria egiteagatik, eta ez izatea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo beste xedapen batzuek ebazpen honetan araututako bekak eskatzeko ezgaitzen duten debekurik zehapenak irauten duen bitartean. 

Betekizunak

  • Ikerlanaren proiektua

  • Pertsonaren edo taldearen ibilbidea

  • Curriculum vitae

  • Unibertsitateko titulua

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1091606

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea hiru hilekoa izango da gehienez ere, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk