Langileak berrantolatzea, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetan bulego judizialak, erregistro zibileko bulego nagusiak eta justizia-bulegoak eta horien taldeak ezartzearen ondorioz.

Deskribapena


Prozeduraren xedea

Borondatezko berrantolaketan, aurreko faseetan hutsik geratu diren lanpostu guztiak aukeratu

ahal izango dira (berariazko lehiaketa eta borondatezko berrespena)

Ebazpena, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita hutsik dauden lanpostuen eta langileen borondatezko berrantolaketa-prozesuan parte hartzera deitutako pertsonen zerrenda, egokitzeko prozesuaren barruan (PDF)

Interesdunak

Egokitze-prozesuaren aurreko faseetan lanposturik lortu ez duten langileak.

I. Eranskinean: Pertsonen zerrenda (PDF)

Eskaintzen diren lanpostuak

Prozedura honen bidez bete beharreko lanpostuak, lehiaketa espezifikoan borondatezko berrespenean bete ez diren lanpostu generikoak eta bereiziak dira, hain zuzen ere, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako bulego judizialetako, erregistro zibileko bulego orokorretako eta udalerriko justizia-bulegoetako eta horien elkarteetako lanpostu-zerrendetan agertzen direnak.

II. Eranskina: Lanpostuen zerrenda (PDF)

LPZen kontsulta

Agindua, 2025eko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Erregistro Zibileko lanpostu-zerrendak onartzen dituena.

Agindua, 2025eko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, udalerriko justizia bulegoetako lanpostu-zerrendak onartzeko dena.

Agindua, 2025eko uztailaren 2koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Bulego Judizialeko lanpostu-zerrendak onartzen dituena.

Eskabideak aurkeztea

Funtzionarioek hiru egun balioduneko epean aurkeztu beharko dute lanpostuen eskaera.

Parte hartzeko eskaerarik aurkezten ez duten langileak edo, eskabidea aurkeztuta ere, destinorik lortzen ez dutenak, nahitaezko berresleipenera pasatuko dira.

Aipatutako epe horretan, funtzionarioek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte fase honi buruz.

Nori dago zuzenduta


Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoko, Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoko eta Laguntza Judizialeko Kidegoko karrerako funtzionarioak, zerbitzu aktiboan daudenak behin betiko destinoarekin edo udalerrian lanpostua gordeta, eta lehentasun-ordena honi jarraituko zaio:

1. Berrantolaketaren ondorioz, hauek izango dute Izapidetze Zerbitzu Erkidean lanpostua lortzeko lehentasuna:

a. ZULUPetan behin betiko destinoa duten funtzionarioak, salbu eta emakumearen aurkako indarkeriako eginkizunetan dihardutenak edota Erregistro Zibileko eginkizunetan diharduten langileak.

b. Zerbitzu Erkide Prozesal Orokor eta Betearazpenekoaren Betearazpen Atalean behin betiko destinoa duten funtzionarioak.

2. Aurreko faseetan destinorik lortu ezin izan duten funtzionarioak.

a. Lehiaketan parte hartu bai, baina esleipendun izan ez diren langileak.

b. Berrets daitekeen arren, proposatutako berrespen-fasean lanposturik eskaini ez zaien langileak, ez dituztelako inongo baldintzak betetzen.

3. Udalerrian behin betiko destinoa duten funtzionarioak.

Lehentasun-ordena bakoitzean, lehentasuna izango dute egokitzapenaren aurreko lanpostuan antzinatasun handiena duten kolektibo bakoitzeko funtzionarioek. Berdintasuna gertatuz gero, maila altuena duenak izango du lehentasuna.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

HARREMANETARAKO

Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945 01 91 42

e-helbidea: personal_jus_provision@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Langileak berrantolatzea: 1084409

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk