Enpresetan langileen parte-hartzeko laguntzak 2021

[PR_2021]

Deskribapena


Xedea


I. KAPITULUA  -  GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESETAKO LANGILEEN PARTE-HARTZEA

Dirulaguntzak izan dezaketen jarduerak honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira:

a) Langileek gizarte-ekonomiako enpresen kudeaketan eta organoetan parte hartzeko bideak errazten eta hobetzen dituzten metodoak eta tresnak sortzekoen gastuak.

  

II. KAPITULUA   -   GIZARTE-EKONOMIATIK KANPOKO ENPRESETAKO LANGILEEN PARTE-HARTZEA


Dirulaguntzak izan dezaketen jarduerak honako jarduera hauek finantzatzera bideratuko dira:

a) Langileen parte-hartzea bideratzeko plan bat prestatzea eta ezartzea. Erakunde aholkulariaren laguntzarekin eta aholkuarekin egingo da plan hori.

b) Langileek enpresetan parte hartzeko ereduak definitzeko tresnak diseinatzea.

c) Partaidetzapeko enpresaren eredua hedatzeko jarduerak.

 

Diruz lagun daitezkeen ekintzak abian den urtean jarri beharko dira martxan, eta 2021eko abenduaren 1a baino lehen amaitu.

Aurrekontuko zuzkidura

110.000 euro

Prestazio ekonomikoa

LANGILEEN PARTE-HARTZEA GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESETAN

Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundutako jardueraren kostuaren % 75ekoa izangoda, Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzak onartutako aurrekontuaren arabera, hamar mila(10.000) euroko mugarekin.

LANGILEEN PARTE-HARTZEA GIZARTE-EKONOMIAKOAK EZ DIREN ENPRESETAN

Dirulaguntzaren zenbatekoa Parte Hartzeko Planaren kostuaren % 75ekoa izango da, GizarteEkonomiaren Zuzendaritzak onartutako aurrekontuaren arabera, hamar mila (10.000) eurokomugarekin.

Ordainketa-modua:

Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:

a) Lehen ordainketa bat, dirulaguntzaren guztizkoaren % 40koa, hamabost eguneko epeandirulaguntza emango dela jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, betiere esanbidezuko egin ez bazaio.

b) Bigarren ordainketa bat, gainerako % 60koa, diruz lagundutako jarduerak amaitzen direnean.Bigarren ordainketa jasotzeko, erakunde onuradunak honako dokumentu hauek aurkeztu beharkoditu:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jarduerako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsibaten arabera eman baldin bada, harekiko zer desbideratze izan den adieraziko da.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuenzerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko soberakinikbadago edo soberakin horietatik eratorritako interesik badago.

Kasu horietan, dirulaguntza ematen duen organoak laginketa bidezko egiaztapenak egingo dituerakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako kopuru nagusien artean;egoki irizten dituen egiaztagiri oro egiaztatuko du, dirulaguntza egoki erabili dela zentzuz ondorioztatzekoadinako ebidentzia izan arte. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak eskatu ahalizango dizkie onuradunei.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Aurretiko hitzordua eskatu behar da Zuzenean - Herritarrentzako arreta buegoetara joateko: Eskatu hitzordua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1076704

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Dirulaguntza jasotzeko eskariarekin batera, diruz laguntzeko moduko jarduerak gauzatzekomoduari buruzko memoria bat aurkeztu beharko da. Memoria horretan, jardueren iraupena, metodologiaeta kalkulatutako aurrekontu zehaztua jaso beharko dira.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk