Euskal Autonomia Erkidegoan turismoan prestakuntza digitala emateko dirulaguntzen deialdia, Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan (NextGenerationEU).

[TUR25]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan "Turismoko prestakuntza digitala" programaren prestakuntza-planak finantzatzeko 2025eko ekitaldian eman beharreko laguntzak arautzea. Programa hori "Enplegurako gaitasun digitalak" izeneko 03. Inbertsioaren barruan sartzen da, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren "Gaitasun Digitalen Plan Nazionala (Digital Skills)" 19. osagaian sartuta dago, eta CID 292a – "Prestakuntza digitala lan-ingurunean" izeneko mugarrian eta helburuan laguntzen du. Horri lotutako helburuak betetzen lagunduko du, berreskuratze- eta erresilientzia-mekanismoa eta Berreskuratze Plana (Europa eta nazio mailakoa) arautzen dituen araudiarekin bat etorriz, eta 2025eko ekitaldirako deialdia onartzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.982.342,08 euros

Prestazio ekonomikoa

Emateko prozedura norgehiagokakoa izango da, ekintza bakar batean.
Erakunde onuradun bakoitzak 402.048 € jaso ditzake gehienez. 
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko da.
Eskabideak deialdi honen 11. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak behin-behineko ebazpen-proposamena egin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoako zuzendari nagusiari helaraziko dio. Proposamen hori Lanbideren webgunean argitaratuz jakinaraziko da, eta 2 egun balioduneko epea emango die erakunde interesdunei alegazioak egin edo behin-behinean onartutako ekintza guztiei uko egin ahal izateko. Behin-behineko ebazpenak ez die inolako eskubiderik ematen onuradun izateko proposatutako erakundeei.

 

Ordainketa-modua:

-   Lehenengo ordainketa diru-laguntza osoaren %50 izango da, lehenengo prestakuntza-ekintza hasi dela jakinarazi ondoren.

-   Bigarren ordainketa bat, prestakuntza-planari dagokion gainerako diru-laguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean.

Informazio gehigarria

Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta


Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak

Prestakuntza-espezialitateak emateko inskribatuta dauden prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak, baldin eta, dirulaguntzaren eskabidea aurkezten den egunean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua Publikoa kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan eskatzen badute.

Betekizunak

  • Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela.

  • Epai edo administrazio-ebazpen irmoen bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin kondenatua edo zehatua ez izatea, edo, hala izan arren, kondena- edo zehapen-aldia igaro izana.

  • Ez duela borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu, ez dela kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dela konkurtsoan deklaratu, edo, hala izan arren, bertan eraginkortasuna hartu duela hitzarmen batek, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende, ez dela desgaitua izan Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, izanez gero, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu dela.

  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez dela eragin, erruduntzat jo direlako

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuetako batean, eta ez direla Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Ez duela zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte betebehar horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) ezarritakoaren arabera.

  • Ez duela ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela.

  • Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.

  • Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
    - Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
    - Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
    - LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia zirkularrerako kutsatutako hondakinei eta lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik ez duela zehapenik jaso administrazio-bidean ebazpen irmo bidez, edo, zehapena jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak bete dituela eta zehapena ordaindu duela.

  • Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzen duela, edo, halakorik ezean, dagozkion neurri alternatiboak hartu dituela enplegu-zentro berezia bada.

  • Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan, eta ez dela inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkarte bat, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo eten egin denez, ebazpen judizial irmoa eman dela, dagokion erregistroan inskribatu ahal izateko. (Elkarteak bakarrik)

  • Konpromisoa hartzen duela emango den dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez eragiteko.

  • Ez dagoela sartuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozedurarik, edo, hala badagokio, espedientea eta deialdia adierazten dituela.

  • Enpresen deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  • Deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta eskabide honetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla.

  • Prestakuntza-ekimeneko ekintzak guztiz doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

  • Erakunde eskatzailea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta dagoela eskabidea aurkezten den egunean.

  • Erakunde eskatzaileak prestakuntza-ekintzak garatzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak dituela, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean dirulaguntza esleitu ondoren baliabide horiek izateko konpromisoa hartzen duela, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura dituela adierazpen honetan jasotako datuen egiazkotasunaren oinarri den dokumentazioa.

  • Erakundea irabazi-asmorik gabea dela edo zuzenbide publikoaren mende dagoela, edo ezin duela galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu 38/2003 Legearen 13 3 bis artikuluaren arabera, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, pertsona fisiko edo juridiko eskatzailea zuzenbide publikoko erakundea ez denean eta irabazi-asmoa duenean, kontu-ikuskaritzaren ziurtagiria edo adostutako prozeduren txostena aurkeztu beharko duela.

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601

Kodea

1073806

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Izapidearen deskribapen:

Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.

Aplikazio honetan sartzerik ez duten erakundeek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus.

Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Ahalordetzeen Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes.

Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

Oro har:

a) Onuradunaren eta, hala badagokio, azpikontratisten benetako titulartasunaren identifikazioa. Identifikazio hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuak definitzen duen zentzuan egingo da, irailaren 29ko HFP/1031/2021 Aginduaren 10. artikuluak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22. artikuluak ezarritakoaren arabera.

b) Benetako titulartasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2015eko maiatzaren 20ko 2015/849 (EB) Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. puntuaren arabera (XIII. eranskina).

c) Jarduera ekonomikoak egiten dituzten erakunde onuradunek, irailaren 29ko HFP/1030/2021 Aginduaren 8. artikuluaren arabera, egiaztatu beharko dute Zerga Administrazioko Estatu Agentziako enpresaburuen, profesionalen eta atxikitzaileen erroldan edo Zerga Administrazioko Foru Administrazioaren errolda baliokidean inskribatuta daudela. Errolda horrek laguntza eskatzen den egunean benetan garatutako jarduera ekonomikoa islatu beharko du.

d) «Kalte nabarmenik ez eragiteko» printzipioari egokitzen zaiola adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena («do not significant harm – DNSH» printzipioa), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 6. paragrafoan ezarritakoaren ildotik. (XIV. eranskina).e) Interes Gatazkarik Ezaren Adierazpena (DACI). (XV. eranskina).

f) Iruzurraren aurkako politikarekiko atxikimenduari eta ezagutzari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. (XVI. eranskina).

g) Erantzukizunpeko adierazpena, finantzaketa bikoitzik ez duela adierazten duena. (XVII. eranskina).

h) Inplikatutako administrazio publikoen artean datuak lagatzeari eta tratatzeari buruzko aitorpena, PRTRren jarduketak gauzatzeari dagokionez, aplikatzekoa den Europako araudian aurreikusitakoa betetzeko eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz. (XVIII. eranskina).

i) PRTR-NextGenerationEUn ezarritako eta kudeaketaren xede den eremuan eragina izan dezaketen zeharkako printzipioak betetzeko konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. (XIX eranskina).

j) Berariazko baimena ematea Batzordeari, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari (OLAF), Europako Kontuen Auzitegiari, Europako Fiskaltzari eta agintari nazional eskudunei beren eskumenak baliatzeko, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko otsailaren 12ko 2021/241 (EB) Erregelamenduaren 22.2.e) artikuluan eta Finantza Erregelamenduaren 129. artikuluan (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko uztailaren 18ko.2018/1046 (EB, Euratom) Erregelamendua) xedatutakoari dagokionez. (XX. eranskina).

k) Irabazi-asmorik gabeko erakunde juridikoen kasuan, horien estatutuak aurkeztu beharko dituzte.

l) PRTRren jarduerak gauzatzeari buruzko konpromiso-adierazpena(XXI. eranskina). Aipatutako ereduak LanF aplikazioan egongo dira eskuragarri.

Gainera, hala dagokionean, balorazio-irizpideak egiaztatzeko:

a) 11. artikuluko A.3 atalean aurreikusitako balorazio-irizpidea egiaztatzeko: artikulu horretan aipatzen diren aitorpen edo egiaztapen ofizialen kopia.

b) 11. artikuluko B atalean eta C.1 atalean aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, beste administrazio publiko batzuen deialdiei dagokienez: deialdia kudeatzen duen enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duen administrazioaren ziurtagiria, prestakuntza-espezialitatea ematen esperientzia duela egiaztatzen duena, III. eranskin gisa argitaratutako ereduaren arabera, eta LanF aplikaziotik ere atera daitekeena. Ziurtagiri hori III. eranskineko ereduaren araberakoa edo beste formatu batekoa izan daiteke, baina, kontuan hartzeko, eredu horretan ezarritako eduki guztiak jaso beharko ditu.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk