Dirulaguntzen deialdia, lehentasunez lana duten langileei zuzendutako 2025-2027 prestakuntza-eskaintza finantzatzeko. (Okupatuak)
[OPOC25]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Urte anitzeko deialdi honen xedea da, dirulaguntzen lerro honetan, lehentasunez langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintza orokorrera bideratutako prestakuntza-planak finantzatzeko laguntzak arautzea.
Aurrekontuko zuzkidura
28.000.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Emakida-prozedura norgehiagokakoa izango da, egintza bakar batean.
Prestakuntza Planeko prestakuntza-ekintza bakoitzaren balorazio indibiduala egingo da, eta lehiaketa-prozesua bereizita garatuko da, I. eranskinean jasotako dirulaguntzen lerro bakoitzari dagozkion prestakuntza-ekintzen artean (49 lerro).
Eskabideak aztertu eta ebaluatzeko, ebaluazio-batzorde tekniko bat sortuko da.
Eskabideek deialdi honetan parte hartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ebaluazio-batzordeak balioetsiko ditu, 10. artikuluan aurreikusitako irizpideen arabera, eta 9. artikuluan araututako laguntza zehazteko sistemari jarraiki, txosten bat egingo du, emaitza zehazteko. Espedientea eta ebaluazio-batzordearen txostena aztertu ondoren, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak behin-behineko ebazpen-proposamena egingo du, eta, proposamen horretan, behin-behinean onartzea eta ukatzea proposatzen diren ekintzak sartuko ditu, dirulaguntzen lerroka multzokatuta. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuko da proposamen hori, eta 5 egun balioduneko epea emango zaie erakunde interesdunei, LanF aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak aurkezteko edo eskabidean atzera egiteko, prestakuntza-planean behin-behinean onartutako prestakuntza-ekintza guztiei dagokienez.
Behin-behineko ebazpen-proposamen honek ez die inolako eskubiderik ematen onuradun izateko proposatutako erakundeei.
Alegazioak aztertu eta gero, ebaluazio-batzordeak txostena egin ondoren, Enplegu eta Prestakuntzako zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamena egingo du, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari helaraziko dio. Organo horrek izango du ebazteko eskumena, eta bertan jasoko dira dirulaguntza zer prestakuntza-ekintzari ematen zaion eta haren zenbatekoa, balorazioaren ondoriozko lehentasun-ordenaren arabera, dirulaguntzen lerroen arabera multzokatuta, bai eta ukatzen direnak eta ukatzeko arrazoiak ere. Halaber, prestakuntza-erakunde interesdunei jakinaraziko zaie, Lanbideren web-orrian (www.lanbide.euskadi.eus) argitaratuta.
Prestakuntza-planek ezin izango dute 1.680.000 eurotik gorako dirulaguntzarik jaso, ezta 1.260.000 eurotik gorako dirulaguntzarik ere teleprestakuntzako dirulaguntzen lerroan.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza lau zatitan ordainduko da, aldez aurretik eskaera eginda, honela:
a) Lehenengo ordainketa, 2025 ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza osoaren % 25ekoa, lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.
b) Bigarren ordainketa, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion dirulaguntza osoaren % 25ekoa, plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen gutxienez ehuneko 40 hasi ondoren. 2026ko ekitaldian eskatu beharko da.
c) Hirugarren ordainketa, 2026ko konpromiso-kredituaren kargura, Prestakuntza Planari dagokion dirulaguntza osoaren % 25ekoa, Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzen % 60 gutxienez hasi ondoren. 2026ko ekitaldian eskatu beharko da.
d) Laugarren ordainketa, 2027ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-planari dagokion gainerako dirulaguntzagatik, prestakuntza-ekintza guztiak amaitzean, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.
Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka hartuta edo aurreko ordainketen zenbatekoei gehituta, 180.000 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren erakunde onuradunak bermea, abala edo fidantza eratu izana egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du Lanbiden, dagokion ordainketa egin aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintzan, aurreratutako zenbatekoaz arduratzeko.
Informazio gehigarria
Erakunde eta zentro eskatzaileak baloratzeko irizpideak, 2017ko deialdian aplikatzekoak

Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak
Deialdi honetan jasotako laguntzen onuradun izan daitezke Hezkuntza Sailari edo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikita ez dauden edo haren mende ez dauden prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, baldin eta deialdi hau argitaratu aurretik Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, autonomia-erkidegoetako enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta badaude.
Betekizunak
-
Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Epai edo administrazio-ebazpen irmoen bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin kondenatua edo zehatua ez izatea, edo, hala izan arren, kondena- edo zehapen-aldia igaro izana.

Ez duela borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu, ez dela kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dela konkurtsoan deklaratu, edo, hala izan arren, bertan eraginkortasuna hartu duela hitzarmen batek, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende, ez dela desgaitua izan Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, izanez gero, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu dela.

Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez dela eragin, erruduntzat jo direlako

Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuetako batean, eta ez direla Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

Ez duela zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte betebehar horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) ezarritakoaren arabera.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Ez duela ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela.

Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.

Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
? Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
? Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.

Ekonomia zirkularrerako kutsatutako hondakinei eta lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik ez duela zehapenik jaso administrazio-bidean ebazpen irmo bidez, edo, zehapena jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak bete dituela eta zehapena ordaindu duela.

Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzen duela, edo, halakorik ezean, dagozkion neurri alternatiboak hartu dituela enplegu-zentro berezia bada.

Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan, eta ez dela inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkarte bat, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo eten egin denez, ebazpen judizial irmoa eman dela, dagokion erregistroan inskribatu ahal izateko. (Elkarteak bakarrik)

Konpromisoa hartzen duela emango den dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez eragiteko.

Ez dagoela sartuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozedurarik, edo, hala badagokio, espedientea eta deialdia adierazten dituela.

Enpresen deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta eskabide honetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla.

Prestakuntza-ekimeneko ekintzak guztiz doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.

Erakunde eskatzailea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta dagoela eskabidea aurkezten den egunean.

Erakunde eskatzaileak prestakuntza-ekintzak garatzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak dituela, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean dirulaguntza esleitu ondoren baliabide horiek izateko konpromisoa hartzen duela, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura dituela adierazpen honetan jasotako datuen egiazkotasunaren oinarri den dokumentazioa.

Erakundea irabazi-asmorik gabea dela edo zuzenbide publikoaren mende dagoela, edo ezin duela galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu 38/2003 Legearen 13 3 bis artikuluaren arabera, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, pertsona fisiko edo juridiko eskatzailea zuzenbide publikoko erakundea ez denean eta irabazi-asmoa duenean, kontu-ikuskaritzaren ziurtagiria edo adostutako prozeduren txostena aurkeztu beharko duela.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren Zuzendari Orokorra
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua: 945 160 601
Kodea
1073805Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Izapidearen deskribapen:
Eskaerak elektronikoki izapidetuko dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko ditu.
Aplikazio honetan sartzerik ez duten erakundeek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus.
Eskabideak elektronikoki izapidetu ahal izango dira ordezkari baten bidez. Horretarako, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Ahalordetzeen Erregistroan inskribatu ahal izango da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes.
Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:
Oro har:
a) Ekonomia- eta finantza-gaitasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena: enplegu-zerbitzu publikoekin edo administrazio publiko eskudunekin egindako negozio-bolumena, langabeen eta/edo landunen eskaintzako enplegurako prestakuntzari lotua, 2018-2020, 2020-2022 eta 2022-2024 ekitaldietan. (IV. eta IV bis eranskinak).
b) Erakundearen legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, lehentasunez Euskal Autonomia Erkidegoko langile landunei zuzendutako prestakuntza-eskaintza finantzatzeko 2025eko dirulaguntzen deialdiaren arabera dirulaguntza jasotzeko baldintzak berariaz onartzen dituena.
– Gainera, hala dagokionean:
* 10. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako eskaera sozietate-talde gisa aurkezten duten sozietateek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko dute izaera hori ziurtatzeko, eta sozietate bakoitzeko idazkariaren edo administratzailearen ziurtagiria, sozietateen kapitalaren osaerari buruzkoa, Partaidetzen Erregistro Liburuaren bidez, kasuan kasuko partaidetzen titulartasuna egiaztatzeko.
* 10. artikuluko a.1, a.2, b.1., b.2., b.3. eta b.4. ataletan aurreikusitako balorazio-irizpideak egiaztatzeko, enplegurako lanbide-heziketaren arloan eskumena duten enplegu-zerbitzu publikoek emandako ziurtagirien kopia, artikulu horretan aipatzen direnak (V. eranskinetik XIV. eranskinera). Aipatutako ereduak LanF aplikazioan egongo dira eskuragarri, baina beste formatu bat izan dezakete; hala ere, kontuan hartzeko, argitaratutako ereduan jasotako eduki guztiak jaso beharko ditu. Azterketa edo egiaztapen ofizialak badira, horien kopia erantsi beharko da eskabidearekin batera.
Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.
-
(Bertsio eguneratua 2025/09/24an, prestakuntza akreditagarria teleprestakuntza modalitatean hautatzeko aukera zuzenduz)
-
Prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik kondenatua izan ez dela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Epai edo administrazio-ebazpen irmoen bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin kondenatua edo zehatua ez izatea, edo, hala izan arren, kondena- edo zehapen-aldia igaro izana.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu, ez dela kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dela konkurtsoan deklaratu, edo, hala izan arren, bertan eraginkortasuna hartu duela hitzarmen batek, ez dagoela esku-hartze judizialaren mende, ez dela desgaitua izan Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo, izanez gero, konkurtsoa kalifikatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu dela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez dela eragin, erruduntzat jo direlako
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideko kasuetako batean, eta ez direla Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, eta emandako laguntza edo dirulaguntza osoa justifikatu arte betebehar horiek betetzeko konpromisoa hartzen duela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan (2023ko otsailaren 17ko EHAA) ezarritakoaren arabera.
Lanbidek automatikoki egiaztatzea edo ziurtagiriak aurkeztea.
-
Ez duela ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik dirulaguntzen arloan, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA), eta emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte egoera horretan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko konpromisoa hartzen duela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez duela administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik, zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa ez betetzeagatik.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Laguntza edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legez ezarritako kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
? Indarrean berdintasun-planik ez izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
? Sexu-jazarpena, sexuagatiko jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritakoaren arabera, 50 langiletik gorako enpresen kasuan.
? LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ekonomia zirkularrerako kutsatutako hondakinei eta lurzoruei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik ez duela zehapenik jaso administrazio-bidean ebazpen irmo bidez, edo, zehapena jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak bete dituela eta zehapena ordaindu duela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota betetzen duela, edo, halakorik ezean, dagozkion neurri alternatiboak hartu dituela enplegu-zentro berezia bada.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dagoela Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan, eta ez dela inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkarte bat, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo eten egin denez, ebazpen judizial irmoa eman dela, dagokion erregistroan inskribatu ahal izateko. (Elkarteak bakarrik)
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Konpromisoa hartzen duela emango den dirulaguntzak, beste laguntza, dirulaguntza, diru-sarrera edo baliabide publiko edo pribatu batzuekin batera, diruz lagundutako jardueraren gainfinantzaketarik ez eragiteko.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Ez dagoela sartuta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozedurarik, edo, hala badagokio, espedientea eta deialdia adierazten dituela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Enpresen deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen duela, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Deialdian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta eskabide honetan jasotako datu guztiak egiazkoak direla.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Prestakuntza-ekimeneko ekintzak guztiz doakoak izango dira parte-hartzaileentzat.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Erakunde eskatzailea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta dagoela eskabidea aurkezten den egunean.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Erakunde eskatzaileak prestakuntza-ekintzak garatzeko behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak dituela, edo prestakuntza-jarduera hasten den unean dirulaguntza esleitu ondoren baliabide horiek izateko konpromisoa hartzen duela, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskura dituela adierazpen honetan jasotako datuen egiazkotasunaren oinarri den dokumentazioa.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
-
Erakundea irabazi-asmorik gabea dela edo zuzenbide publikoaren mende dagoela, edo ezin duela galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu 38/2003 Legearen 13 3 bis artikuluaren arabera, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntza emanez gero, pertsona fisiko edo juridiko eskatzailea zuzenbide publikoko erakundea ez denean eta irabazi-asmoa duenean, kontu-ikuskaritzaren ziurtagiria edo adostutako prozeduren txostena aurkeztu beharko duela.
Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena
Oro har:
a) Eskaera egiten duen enpresa edo erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena. Bertan, diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-plana egiteko giza baliabideak eta materialak dituztela bermatuko dute, edo diru-laguntzaren esleipenaren ondoren horiek izateko konpromisoa hartu beharko dute, prestakuntza-ekintzak hasten direnerako. Gainera, prestakuntza-plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak egiteko plangintza ere jasoko da, denborari eta logistikari dagokionez, eta erakundeak dituen edo izango dituen instalazioak eta giza baliabideak zehaztuko dira, prestakuntza-ekintzak egiteko erabiliko direnak.
b) Enpresa edo erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
c) Teleprestakuntzaren modalitatean emandako profesionaltasun-ziurtagirietarako prestakuntzaren kasuan, profesionaltasun-ziurtagiriak arautzen dituen urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren 12 bis artikuluak aipatzen duen hitzarmena.
Hala behar denean, balorazio-irizpideak egiaztatzeko:
a) 8.1 artikuluaren b.2 atalean aurreikusten den balorazio-irizpideak aipatzen dituen sari edo egiaztagiri ofizialen kopia. Ez da beharrezkoa izango horiek aurkeztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan erregistratutako enpresaren edo prestakuntza-erakundearen datuetan dagoeneko jasota badaude. Eskarian adierazi beharko da egoera hori.
b) Enpleguaren eta prestakuntzaren arloetan erakundeak lortu edo sinatu dituen proiektu edo hitzarmenen diru-laguntzak emateko ebazpenen kopiak (horiei egiten die erreferentzia 8.1 artikuluko b.3 atalak).
c) Balorazio-irizpideak aipatzen dituen laguntzen deialdien babespean prestatutako pertsona kopuruaren ziurtagiria, deialdien kudeaketa-administrazioak egindakoa. Balorazio-irizpide hori 8.1 artikuluaren b.5.2 atalean jasota dago.
d) Dagokionean, sozietate-talde bateko kidetza egiaztatzeko dokumentazioa, 8.1.B artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
e) 8.1 artikuluan zehaztutako balorazio-irizpideak egiaztatzeko enpresa edo erakunde eskatzaileak egokia dela uste duen beste edozein dokumentazio.
Deialdi honek aipatzen dituen diru-laguntzen eskaerak modu elektronikoan izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntzarako aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F).
Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.