2025eko Euskadi Turismo Sariak

[ETS]

Deskribapena


Xedea

Euskadi Turismo Sarien helburua da publikoki aintzatestea Euskadiren turismo-politika gidatzen duten berrikuntza- eta jasangarritasun-helburuak lortzen turismo-sektoreko eragileek egindako ekarpena, eta haien ibilbide profesionala.

Kategoriak:

Lau kategoriatan egituratuta daude, eta kategoria bakoitza jardun-eremu espezifiko bati lotuta dago:

a) Turismoko Euskadi saria: Negozio-garapenean, jasangarritasunean, berrikuntzan, talentuaren kudeaketan, etikan edo komunitatearekiko konpromisoan asko nabarmentzea lortu duen enpresa edo pertsona juridiko bat aitortzen du, sektorearen lehiakortasuna nabarmen hobetzen lagundu duena.

b) Ibilbidearen Euskadi saria: Enpresa edo profesional bat saritzera bideratua, turismoaren sektorean egindako ibilbideagatik eta sektore hori garatzen laguntzeagatik, hedapenaren, prestakuntzaren, berrikuntzaren, jasangarritasunaren edo sektoreari lotutako beste eremu garrantzitsu batzuen bidez.

c) Ekintzailetzako Euskadi saria: Gehienez ere bi urteko ibilbidea duten enpresei zuzendua. Sariaren helburua da baloratzea bai enpresa-ekimen berriak sortzea, bai turismo-enpresak edo -negozioak eskualdatzea, eta ekintzailetzaren bultzada sektorearen berrikuntza- eta hazkunde-eragile gisa aitortzea.

d) Helmuga Arduratsu eta Jasangarriaren Euskadi saria: Ekimen arduratsu eta jasangarriak gauzatu dituzten eskualdeko edo tokiko turismo-entitateak saritzea du helburu, baldin ekimen horiek gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-arloko jarduketen bidez eta helmuga turistiko askotarikoa, berdintasunezkoa eta inklusiboa sendotzeko jarduketen bidez gauzatu badira, haien eragin-eremuan eskaintzen dituzten esperientzia turistikoetan irisgarritasuna bultzatuz.

Nori dago zuzenduta


Mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak (ETEak) turismo-zerbitzuak ematen dituzten Euskadin.

Eskakizunak:

Udalak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko erakunde publiko enpresarialak eta titulartasun publikoko merkataritza-sozietateak.

Eskakizunak:

Kuadrillak eta mankomunitateak, garapen-agentziak, landa-garapeneko elkarteak, turismo-partzuergoak, fundazioak, beste erakunde eta elkarte batzuk.

Eskakizunak:

Ibilbide profesional luzea duten eta Euskadiko garapen turistikoari ekarpen aitortua egiten dioten pertsonak.

Eskakizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

E-mail: turismoeuskadi@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1070807

Hautagaien aurkezpen


Hauek aurkez dezakete hautagaia:

a) Saria lortu nahi duenak berak.

b) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak (hor sartzen da Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia).

c) Hiru foru-aldundiek.

d) EAEko hiriburuetako turismo-sustapenaren ardura duten toki-erakundeek.

e) EAEko turismo-sektoreko elkarteek.

f) EAEko ostalaritza-elkarteek.

g) EAEko merkataritza-ganberek – Eusko Ganberek.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 21etik martxoaren 20ra bitartekoa da.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguneko 23:59:59 baino geroago sartu diren hautagaiak ez dira onartuko.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak ebazpena emango du hautagai-zerrenda aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, eta EHAAn argitaratuko da sailburuaren agindu bidez.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hautagaitza formalizatzea


Hautagaia aurkezteko dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta.

b) Azalpen-memoria, hautagaiaren merezimenduak behar bezala arrazoituta biltzen dituena.

c) Sustapen-material grafikoa (mp4 formatuko bideoak edo irudiak, egile-eskubiderik gabekoak eta bereizmen handikoak) eta memorian identifikatutako merezimenduak egiaztatzen dituen beste edozein dokumentu.

Eskabidea ez badago behar bezala beteta edo ez badira aurreko artikuluan zerrendatutako agiri guztiak aurkeztu, Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak eskatzaileari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean akats hori zuzentzeko edo aginduzko agiriak aurkezteko, horrela egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela ohartarazita.

Beste tramite batzuk