2026 urterako lehiaketa arrunterako deialdia gaikuntza nazionala duten funtzionarioentzat lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoan

Deskribapena


Tokiko Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeak (apirilaren 2ko 7/1985 Legea, aurrerantzean, TAOL) 92 bis artikuluan zehaztuta dauka urtean bi lehiaketa egingo direla: lehiaketa arrunta eta lehiaketa unitarioa. Azken hau ordezkoa izango da (Lurralde-finantzaketako sistemen baliabideei buruzko neurriak hartzen dituen ekainaren 2ko 13/2026 Errege Lege Dekretuaren azken xedapenetako lehenengoak aldatua).

Lehiaketa arruntari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoan, TAOLen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen martxoaren 16ko 128/2018 Errege Dekretuaren 37. artikuluan xedatutakoarekin lotuta, udaletako alkatetza edo tokiko korporazioko lehendakaritza duen pertsona da deialdiaren oinarriak onartzen dituena, eta hark lurralde historikoko foru-aldundiari bidaliko dizkio, batera argitara ditzan. Ondoren, foru-aldundiek, deialdiak argitaratu ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko toki-araubidearen gaineko eskumena duen zuzendaritzara bidaliko dituzte, deialdi guztien laburpen bat argitaratzeko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; argitalpen honek epeak zenbatzeko oinarri gisa balioko du.

Lehiaketa honetarako, meritu hauek izan daitezke balioestekoak (TAOL, bigarren xedapen gehigarria):

  1. Nahitaez balioetsi beharreko meritu orokorrak. Estatuko Administrazioak zehaztuko ditu, eta puntu guztien % 65 izan daitezke gehienez.
  2. Autonomia-erkidegoak zehazteko merituak: puntu guztien % 30 gehienez.
  3. Toki-korporazio bakoitzak zehazteko meritu espezifikoak: puntu guztien % 5 gehienez.

Puntuazio hau alde batera lagata, baldin deialdian sartutako lanpostuek derrigorrezkoa ez den hizkuntza-eskakizuna badute, euskararen ezagutzagatik emandako puntuazioa Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan ezarritakoa izango da.

Aplikatu beharreko araudia


Estatuaren araudia Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea. Estatuaren araudia 13/2026 Errege Lege Dekretua, ekainaren 2koa, Lurralde-finantzaketako sistemen baliabideei buruzko neurriak hartzen dituena. Araudia 128/2018 Errege Dekretua, martxoaren 16koa, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duena Araudia Gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen merezimendu orokorren balorazioa arautzen duen otsailaren 16ko TFP/153/2021 Agindua Araudi autonomikoa EBAZPENA, 2026ko ekainaren 17koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2026ko lehiaketa arrunterako deialdiak, gaikuntza nazionala duten Toko Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan. Deialdiaren araudia 269/2026 Erabakia, maiatzaren 5ekoa, Foru Gobernu Kontseiluarena. Onespena ematea lehiaketa arrunterako 2026ko deialdiari, estaturako gaikuntza duen toki administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko Arabako Lurralde Historikoan Deialdiaren araudia Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuaren 3400/2026 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, zeinaren bidez 2026. urteko lehiaketa arrunterako deialdia egiten baita Bizkaiko Lurralde Historikoko toki erakundeetan Estaturako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko. Deialdiaren araudia 1123/2026 Foru Agindua, ekainaren 2koa, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko 2026ko lehiaketa arrunta deitzekoa.

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Telefonoa: 945.018.171

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritza.

Helbide elektronikoa: regimenlocal@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

Lehentasun-hurrenkera edota euskarako proba egiteko eskaera.


Zein tokiko korporazioko lanpostua den, korporazio hartaraxe bidali behar dute eskaera hautagaiek, galdegindako betekizunak betetzen dituela eta alegatutako merituak badituela egiaztatzeko agiriekin bat. Horrez gain, eskaera hori aurkezteko emandako epearen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote zer lehentasun-hurrenkeratan eskatu dituzten lanpostuak.

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko korporazioetan hutsik dauden lanpostuak esleitzeko, derrigorrezko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak lehiatuko dituztenek edo euskara meritutzat daukaten kasuetan, baloratuko bazaie, egiaztatu egin beharko dute eskakizuna beteta dutela. Lehian dagoen lanpostuaren hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko titulazio ofizialik ez badute, hautagaiek aukeran izango dute euskara jakitearen akreditazioa lortzeko taldeko probetan parte hartzeko eskatzea, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren bitartez. Horretarako, zer perfil egiaztatu nahi duten adierazi beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Lehiaketa arrunterako meritu orokorrak, 2026


Honako meritu orokor hauek balioetsiko dira lehiaketen deialdietan: Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan izaera nazionaleko gaikuntza duten funtzionarioentzat tokiko administrazioetan gordeta dauden lanpostuak betetzeko deialdiak aldi berean argitaratzeko ebazpena eman zen egunean izaera nazionaleko gaikuntza daukaten funtzionarioen erregistroan akreditatuta eta inskribatuta dauden merituak.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendariak 2026ko ekainaren 17an Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala daukaten tokiko administrazioetako funtzionarioentzako gordetako lanpostuak betetzeko 2026ko lehiaketen deialdiak denak batera argitaratzeko emandako ebazpenaren laugarren ordinalaren arabera, meritu orokorren banan-banakako zerrendak azpi-eskala/kategoria bakoitzaren arabera, kontsultatzeko honako esteka hau gehitzen da.

Portal MTDFP | Concurso Ordinario 2025 y 2026

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk