Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak 2021

[Immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak 2021]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-lerro honen xedea da EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek beren ekimenez egiten dituzten esku-hartze sozialak sustatzea, haiei laguntza emateko immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorretan.

Horretarako, immigrazio arloko teknikarien kontratazioaren mantentze-lanak finantzatuko dira, baldin eta laguntza hauen aurreko deialdien artekoren batean dirulaguntzaren bat jaso badu eta 2020. ekitaldian indarrean egon bada.

Onuradunak esleitzen dizkion zereginak alde batera utzita, immigrazioko langile teknikarien lana zeharkakoa izango da, eta arlo guztiak engaiatu eta inplikatu daitezen ahaleginduko da, migrazio-fenomenoaren ezaugarriak politika orokorren barnean hartzea lortzeko eta, era horretan, udal-mailako baliabideak eta zerbitzuak aukera-berdintasunaren arabera era normalizatuan eskuratzeko. Halaber, kontratatutako immigrazioko teknikariek honako eginkizun hauek bete beharko dituzte:

  • Immigrazio eta kulturarteko bizikidetza arloan euskal politika diseinatzen, egikaritzen eta ebaluatzen lagundu.
  • Migrazio eta Asilo Zuzendaritzatik edo tokiko erakundeetatik beretik sustatutako alderatze eta sare-laneko espazioetan parte hartzea, baita Toki Erakundeen, Tokiko Erakunde Autonomoen eta EAEko Tokiko Merkataritza Sozietateen bidez ere.
  • Migrazio eta Asilo Zuzendaritzarekin batera koordinatu horren mende dauden zerbitzuak, immigrazio eta kulturen arteko bizikidetza arloan Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailetik sustatu eta zuzendutako politika eta estrategia orotan.

Aurrekontuko zuzkidura

381.920 euros

Prestazio ekonomikoa

Eskaera denboran eta forman egiten duten ezarritako baldintza subjektiboak eta objektiboak biltzen dituztela egiaztatzen duen eskatzaile guztiek dirulaguntza jasotzeko eskubidea izango dute.

Diruz lagun daitezkeen immigrazioko teknikarien lanpostu guztiek 2020an zeudenen jarraipena izan beharko dute.

Erakunde eskatzaileek behar bezala justifikatu beharko dute bere udalerrian immigrazioko teknikariak kontratatzen segitzeko beharra.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak 2021eko ekitaldiari dagokion langileen kostua finantzatuko du, urtean 23.870 euroko zenbatekoarekin, lanaldi osorako kontratatutako immigrazioko teknikari bakoitzeko. Portzentaje hori kontratatutako langilearen lanaldiko dedikazioaren portzentajean murriztuko da. Finantzaketa ez da inola ere finantzatutako kontratazioaren egiaztatutako kostua baino handiagoa izango.

Ordainketa-modua:

Laguntzen ordainketa, bai jarduerak garatzeko zein langileak kontratatzeko ere, zatikatu egingo da: % 70 ordainduko da 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio
eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastuaren betearazpena 2021eko abenduaren 31 baino lehen justifikatu eta egiaztatu ondoren.

Gainerako % 30a 2022ko ekitaldian ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2022ko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inola ere ordainduko 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Deialdiaren kudeaketan, lehenik eta behin, diruz lagundutako lehen lerroari dagokion prozedura ebatziko da, eta esleitutako zuzkiduraren soberakinen bat sortuko balitz, prozedura horrek bigarren lerrorako finkatutako zuzkidura handituko luke.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

2019. urtean immigrazio-teknikariak kontratatuta izan dituzten eta aurreko deialdiren batean Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak emandako diru-laguntza jaso duten erakunde publikoak izan daitezke immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzen onuradunak.

Erakunde hauek izan daitezke immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzen onuradun:

  1. EAEko toki-erakundeak.
  2. EAEko tokiko organismo autonomoak.
  3. EAEko tokiko merkataritza-sozietateak.

Deialdi honetako laguntza ekonomikoak eskatzen dituzten EAEko tokiko merkataritza-sozietateek baldintza hauek bete behar dituzte:

  1. Kapital sozialak titulartasun publikokoa izan behar du, oso-osorik.
  2. EAEko udalek osatu behar dute bazkideen gehiengoa.
  3. Parte hartzen duten udaletako alkateek berariaz izendatu behar izan dituzte eskatutako dirulaguntzaren xede diren jarduerak egiteko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1053005

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta erakunde interesdunei ebazpena jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1. a) artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk