Euskalegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuei 2020-2021 ikasturteko euskara-ikastaroengatik esleituko zaizkien diru-laguntzak

[PRIBAT]

Deskribapena


Xedea

2020-2021 ikasturteko (2020ko urria eta 2021eko iraila bitarteko) euskara-ikastaroengatik euskaltegi pribatuei eta autoikaskuntzarako zentro homologatuei zuzendutako dirulaguntzen baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

22.158.000

Prestazio ekonomikoa

Horrelako laguntzetan emango diren diru-kopuruak HABEren aurrekontuetan horretarako dauden partiden konturakoak izango dira: 2.158.000 euro, beraz. Era honetan banatzen da kopuru hori:

a) 19.038.000 euro, 6.1 oinarrianan zehaztu euskaltegien berezko ekimenezko aurrez aurreko jarduera babesteko.

b.1) 675.000 euro, 6.2 oinarrian zehaztu autoikaskuntzarako zentroen bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

b.2) 1.610.000 euro, 6.3 oinarrian zehaztu euskaltegien bere ekimenezko autoikaskuntzako jarduera babesteko.

c) 835.000 euro, 6.4. oinarrian zehaztu barnetegietako jarduera babesteko.

Azpi-atal batetik bestera dirua pasatu ahal izango da, batean soberakinik egonda, bestean eginiko eskariei erantzuteko behar adina diru ez balego. Horrelakoetan a) eta c) azpi-atalek lehentasuna izango dute b.1) eta b.2) azpi-atalekiko.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak jarraian azaltzen diren epe eta eran ordainduko dira:

a) Dirulaguntzen Ebazpena ematen den momentuan erabakitakoaren % 23,71 ordainduko da.

b) 2021eko martxotik aurrera, 2020ko urritik aurrerako gastuen bitartez lehen ordainketan jasotako dirulaguntza osoa egoki zuritu ondoren, dirulaguntzaren Ebazpenean ezarritako zenbatekoaren % 66,29 ordainduko da.

c) Ebazpenean erabakitako gainerako dirulaguntza, bakoitzari dagokiona eta, hala behar denetan, HABEren zuzendariak egingo duen kitapen-ebazpenaren araberakoa, onuradunak bere jardun osoa ondo zuritu eta agiriak bidali ondoren, ordainduko da.

Nori dago zuzenduta


Euskaltegiak edo hizkuntza-trebakuntzako ikastetxeak

Deialdi honen bitartez banatuko diren laguntzen onuradun izan daitezke euskaltegi pribatuak eta autoikaskuntzarako zentro homologatuak, betiere ondoren zehazten diren baldintzak eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartzen duen Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginean eta DLOren 13. artikuluan jasotakoak betetzen badituzte.

 

Eskakizunak:

  • Baldintza orokorrak

  • Baldintza akademikoak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6º
20018 DONOSTIA
Teléfono: 943 022600
Fax: 943 022601

Kodea

1045506

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  • eskabidea bete,
  • dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  • eskabidea sinatu,
  • bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

2020ko abenduaren 22 baino lehen jakinaraziko da.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Zuriketa


Agiri horiek aurkezteko epeak honako hauek izango dira:

a) 2021eko otsailaren 12a, ikasturteko lehen ordainketan jasotako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak aurkezteko.

b) 2021eko urriaren 15a, gainerako dirulaguntza zuritzeko behar besteko gastuen zuri-agiriak eta oinarri honetako 2. eta 3. puntuetan eskatutakoa aurkezteko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk