2022ko Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean sartuta ez dauden eta Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegietako funtsak hornitzeko dirulaguntzak

Deskribapena


Xedea

Agindu honek Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide izan gabe Euskadiko Liburutegi Sisteman dauden liburutegien jabe diren erankundei 2022. urtean dirulaguntzak ematea arautzen du. Dirulaguntza horiek Euskadiko Liburutegi Sistemako liburutegiak liburu-funtsez hornitzeko izango dira.

 

Aurrekontuko zuzkidura

30.000,00 euro

Prestazio ekonomikoa

30.000,00 euro Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean partaide ez diren liburutegientzako baina Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak daudena.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra, dirulaguntza justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko Liburutegi Sisteman txertatuak dituzten erakundeak.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Ondarearen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Liburutegi Zerbitzua: 945 01 94 71

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1037513

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebazpena erakunde interesdunei jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epea igaro eta ebazpenik argitaratu ez bada, diru-laguntzaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu beharko dute interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 a) artikuluan xedatutako ondorioetarako

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko:

  1. 2021eko gastuak jasotzen dituen kontu-hartzailearen edo idazkari/kontu-hartzailearen Justifikazio Egiaztagiria aurkeztu behar da 2021ko abenduaren 31a baino lehen. Justifikazio Egiaztagiria (PDF, 1 MB)
  2. Gastu horiei dagozkien fakturak
     
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk